Matthew Calbraith Perry

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Matthew Calbraith Perry, 1856-1858 inguruan.
Amerikako Armadako almirantearen ahozko adierazpena, japoniar inprimaketa xilografikoa (1854 ingurukoa). Perry komodoroa (erdian) eta beste bi estatubatuar ofizial irudikatzen ditu.

Matthew Calbraith Perry (South Kingston, Rhode Island, Ameriketako Estatu Batuak, 1794 - New York, Ameriketako Estatu Batuak, 1858) itsasgizona eta militarra izan zen. Estatu Batuetako Itsas Armadaren lehen lurrunontziko kapitaina izan zen (1838-1840). 1853an, Estatu Batuetako ontzidi baten buru zela, Japoniako Uragako portuan azaldu zen, eta Kanagawako Hitzarmena sinarazi zion Japoniari. Hitzarmen horren ondorioz, merkataritza-harremanak bideratu ahal izan ziren bi mendez bakarturik egon zen Japoniarekin.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Matthew Calbraith Perry Aldatu lotura Wikidatan