Maurice Gustave Gamelin

Wikipedia, Entziklopedia askea
Maurice Gustave Gamelin
Maurice Gustave Gamelin

Maurice Gustave Gamelin (Paris, 1872ko irailaren 20a - Paris, 1958ko apirilaren 18a) frantses jenerala izan zen.

Joffreren brigadier nagusia izan zen Lehen Mundu Gerran. Berak antolatu zuen Marneko Gudua, non garaipena lortu baitzuen Frantziak 1914an. Bigarren Mundu Gerra piztu zenean (1939), aliatuen jeneral nagusia zen. Alemaniaz babesteko estrategia antolatu zuen, baina huts egin zuen. Horren ondorioz, Alemaniak Frantzia menderatu zuen 1940ko maiatzaren 10ean. Orduan, jeneral kargutik bota zuten.

Erreferentziak