Meiko (abeslari estatubatuarra)
Meiko (abeslari estatubatuarra) | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Roberta, 1982ko otsailaren 25a (42 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Jarduerak | |
Jarduerak | egile abeslaria, abeslaria, musikagilea, musikaria, kantugilea eta gitarra-jotzailea |
Lantokia(k) | Los Angeles |
Genero artistikoa | rock alternatiboa Indie popa herri-kanta |
Musika instrumentua | gitarra ahotsa |
Diskoetxea | Concord Records Fantasy MySpace Records (en) |
meikomusic.com | |
Meiko (Roberta (Georgia), AEB, 1982ko otsailaren 25a- ) indie abeslari estatubatuarra da. Izen artistikoa japoniarra du, bere amonaren omenez[1].
Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Mila biztanle eskas dituen Roberta herrian jaio zen[2] eta 18 urte zituela Los Angelesera joan zen musikari izan nahian. Hollywoodeko Hotel Café-ko eskenatokian jo zuen, ordutik urtero jotzen du bertan. 2007an Sundanceko Zinemaldian hartu zuen parte eta urte berean Meiko diskoa atera zuen inoren laguntzarik gabe eta iTunes zerrendan 35. postua lortu zuen. Hurrengo urtean MySpace Recordsekin berriz atera zuen eta ezagun egin zen[1]. 2009an Estatu Batuetan zeharreko kontzertu bira egin zuen[3]. Bira honetan Eric Hutchinson ezagutu eta harekin Erresuma Batuan hainbat kontzertu egin zituen.
2015ean disketxeak utzi eta bere kontu diskoak ateratzen hai zen. Aurrenekoa Live Songs From The Hotel Cafe izan zen eta ondoren Moving Day etorri zen[4].
2018an The Cranberries taldearen "Zombie" abestiaren cover-a egin zuen Chesky Records diskoetxe independentearekin[5], eta honekin atera zuen hurrengo diskoa, Playing Favorites. 12 cover abestiz osaturiko diskoa izan zen. 2019ko maiatzean disko berria argitaratu zuen, In Your Dreams.
Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Meiko (2007, autoekoizpena)
- Meiko (2008, Lucky Ear/MySpace/DGC)
- The Bright Side (2012, Fantasy/Concord Records)[6]
- Dear You (2014, Fantasy/Concord Records)
- Lovers & Fighters (2015, Fantasy/Concord Records) - EP
- Live Songs From The Hotel Cafe (2015, autoekoizpena) - EP
- Moving Day (2016, autoekoizpena)
- Playing Favorites (2018, Chesky Records)
- In Your Dreams (2019, autoekoizpena)
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ a b «..::starbug::.. - Meiko» www.starbug.hu (Noiz kontsultatua: 2019-01-02).
- ↑ (Ingelesez) June, Sophia. «Preview: Singer-songwriter Meiko to play Portland’s Doug Fir» Daily Emerald (Noiz kontsultatua: 2019-01-02).
- ↑ «Meiko unveils inaugural headlining run >> Tour dates and concert ticket info >> LiveDaily» web.archive.org 2009-04-06 (Noiz kontsultatua: 2019-02-03).
- ↑ (Ingelesez) «EXCLUSIVE! We Say I Do To Meiko's New Music Video! WATCH The Premiere HERE!» Perez Hilton 2016-05-17 (Noiz kontsultatua: 2019-02-03).
- ↑ (Ingelesez) LinkedUpRadio, Envisionwise Website Service /. «Meiko's Haunting Version of Zombie [LISTEN»] WRNR (Noiz kontsultatua: 2019-02-03).
- ↑ «The Bright Side : Meiko : Concord Music Group» web.archive.org 2012-05-16 (Noiz kontsultatua: 2019-01-02).
Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Meiko (abeslari estatubatuarra) |
- (Ingelesez) Webgune ofiziala