iTunes

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

iTunes Applek iPodak, iPhoneak eta iPadak erreproduzitu, antolatu eta sinkronizatzeko eta musika erosteko garatu zuen multimedia edukien denda eta medio erreproduzitzaile bat da. Mac OS X, Windows 2000, Windows XP, Windows Vista eta Windows 7 sistema eragileetan oinarritutako ordenagailuekin bateragarria da. iTunesen lehen bertsioetako batzuk Mac OS 9rekin ere funtzionatzen zuten.

iTunes Casady & Green konpainiak sortu zuen MP3rako aplikazio ezagun bat den SoundJam MPan oinarritutako sistema bat da. Applek SoundJam MPren eskubideak erosi zituen eta laster estreinatu zuen iTunesen lehen bertsioa, SoundJam MPren oso antzekoa zena. 2011ko abenduak 13an denda Latinoamerikako 16 herrialdetan merkaturatu zen, horien artean Argentina, Brasil, Kolonbia, Txile eta Peru.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

iTunesen erabiltzaileek euren musika erreprodukzio zerrendetan antolatzeko, fitxategietako informazioa editatzeko, CDak grabatzeko, fitxategiak formatu ezberdinetara bihurtzeko, iTunes Store dendaren bidez musika Internetetik erosteko eta musika modu grafikoan erakusten duen bistarazle bat aktibatzeko aukera dute. iTunesen beste berrikuntzetako bat "adimendun erreprodukzio zerrendak" dira, automatikoki, erabiltzaileak aukeratutako bilaketa irizpide baten arabera kantuak detektatzen dituena, datu base bat bezala.

Erreprodukzio zerrendak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreprodukzio zerrenda estatikoak jasateaz gain, iTunesek adimendun erreprodukzio zerrendak ere jasaten ditu. Zerrenda hauek, automatikoki eguneratzeko konfiguratuak izan daitezkeen hautaketa irizpidedun zerrenda pertsonalizatu batean oinarrituta dauden zerrendak dira. Irizpide ezberdinak erabil daitezke zerrendaren arlo ezberdinak kontrolatzeko.

Erreprodukzio zerrendak ausaz edo sekuentzia bidez entzun daitezke. Kantuak ausaz erreproduzitzeko irizpidea bilduma edo egile beraren zenbait kantu bata bestearen atzean erreproduzitzeko konfigura daiteke (berria iTunes 5.0tik). iTunes DJ ere konfigura daiteke, esaterako, bost izarreko kalifikazioa duten kantuak soilik hautatuz.

iTunes DJ erreprodukzio zerrenda DJ soil bat bezala pentsatua dago. Aurrerabakita, liburutegitik edo beste erreprodukzio zerrenda batzuetatik kantuak ausaz aukeratzen ditu. Erabiltzaileek aukeraketa automatikoa eragoz dezakete kantuak ezabatuz (iTunesek berriak bilatuko ditu ezabatutakoak ordezteko) edo euren kantu propioak gehituz drag-and-drop edo testuinguru menuaren bidez.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: ITunes Aldatu lotura Wikidatan