Meletea

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Greziar mitologian, Meletea edo Melete (Entsegua, meditazioa), lehen hiru musen artean lehena da, Aedea edo Aede eta Mneme edo Mnemearekin batera.

Meletea, Pentsamendu, Ideia eta Irudimenaren musa da, bere buruan, ideia kreatiboaren zirriborroak eratzeaz arduratzen dena, hau, beranduago, lan artistikoan berez amaituko dena, bere beste bi ahizpen laguntzarekin batera.

Olerkariek, gauza edo lan artistikoak, Meletearekin jaiotzen direla uste dute, lan artistiko oro, bere izaera edozein dela ere, hasiera batean, artistaren buruan formarik gabeko ideia bat baita. Meleteak modu abstraktuan pentsatzen du, eta sorreraren lana Mnemeari eta exekuzioarena Aedeari uzten dio.

Meletea, orohar, pentsatzen ari den neska bat bezala irudikatzen da, ezerezera edo infinitora begiratuz eta hatz bat ezpainetan jarria duela.

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak