Ezpain

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezpain
Ezpainak Irudi gehiago
Xehetasunak
Honen partespeech organ (en) Itzuli
Konponenteaklower lip (en) Itzuli
upper lip (en) Itzuli
Hona
drenatzen du
inferior labial vein (en) Itzuli
Identifikadoreak
Latinezlabia oris
TAA05.1.01.005
FMA59816
Terminologia anatomikoa

Ezpainak liseri aparaturako sarrera eta ahoaren aurrealdeko irekidura. Erdialdeko gihar zati bat dute, kanpoaldetik larruazalez estalia, eta, barrualdetik, muki mintz batekin.

Erdialdeko gihar zatia, gogoaren mende dagoen gihar ildotu bati dagokio, kanpoaldetik, larruazalez estalia, epidermis, dermis eta hipodermisarekin osatua, eta, barrualdetik, muki mintz batekin, estaldurako epitelio bat, lamina propio bat eta azpi muki-mintz batez osatua.

Ezpaina, mintzezko birtolesdura larruazalgihartarra da. Mozketa batean muki mintza larruazaletik ezberdintzeko ile folikuluak begiratu behar dira. Gainera, muki mintzaren epitelioa altuagoa da.

Ezpainen muki mintza osatzen duten listu guruinak misto hodiazinosoak dira.

Ezpainean ebaki bat eginez gero, ebaki honek odol asko isurtzen du, bertan aurkitzen diren zain ugariengatik, anastomosi zainarterialen presentziarekin.

Ezpainaren ertz askea dagoen tokiak, pixkana-pixkana, kornifikazioa galtzen du, eta ezpaineko transizio toki bakar bat da.

Goiko ezpaina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erdialdean, tuberkulu izeneko nodulu biribildu bat altxatzen da. Nodulo honen gainetik, iragazki izeneko sakonunetxo bat dago. Sudurreko hegaletatik ezpainen ertzetaraino, ildo sudurezpaintar izeneko ildotxo batzuk daude.

Beheko ezpaina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Emakume etiopiar baten deformatutako beheko ezpaina

Azpitik, ildo ezpainkokostiar izeneko ildo horizontal bat du.

Bertikalean, beheko ezpainetik ildo ezpainkokostiarra arte, ezpain ildoa dago.

Ezpainetako gaixotasunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ohiturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mendebaldeko kulturari dagokionez, eta gorputzeko beste hainbat tokitan egiten den bezala, ezpainetan piercingak jartzea oso ohikoa da. Askotan, lehen aipaturiko ildo ezpainkokostiarrean jartzen da, baina baita ezpainen ertzean, eta beste batzuetan, sudurra eta goiko ezpainaren artean dagoen noduluan edo iragazkian jartzen da.

Afrika eta beste toki batzuetako triburen batzuk, aldiz, behealdeko ezpaina deformatzeko ohitura dute. Adibidez, buztinezko platertxo bat jarriz.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]