Memnon

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Eos, bere seme Memnonen gorpua altxatzen.

Memnon, greziar mitologian, Etiopiako errege bat izan zen, Titono eta Eos, auroraren jainkosaren semea. Troiako Gerran, Troiaren defentsarako armada bat prestatu zuen, eta Akiles gerlari greziarrak hil zuen, Antilokoren heriotzagatik mendeku bezala. Bere heriotzaren ondoren, bere amak bere anaiak bidali zituen, lau haizeak (iparraldekoa, ekialdekoa, hegoaldekoa eta mendebaldekoa), Memnonen gorpua jasotzera. Eosek, bere semearen heriotzagatik negar egiteari ez zion utzi gau osoan, eta bere malkoak oraindik ikus daitezke goiz hotzetan, ihintz bezala. Eosen minagatik hunkiturik, Zeusek, Memnoni, hilezkortasuna eman zion.

Memnonen heriotza, zabal kontatzen da Etiopida olerki epikoan, Iliadaren ondoren idatzia, K. a. VII. mende inguruan. Kinto Esmirnakoak ere hitz egiten du Memnonen heriotzari buruz bere Posthomeroarrak izeneko olerkian.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Memnon Aldatu lotura Wikidatan