Troia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Troiako Arkeologia Gunea1
UNESCOren gizateriaren ondarea
Walls of Troy (1).jpg

Troiako harresien indusketa arkeologikoa

Mota Kulturala
Irizpideak ii, iii, vi
Erreferentzia 849
Kokalekua TurkiaTurkia
Eskualdea2 Europa eta Ipar Amerika
Izen ematea 1998 (XXII. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Troia[1] edo Ilion (grezieraz Τροία, Troia, edo Ίλιον, Ilion) egiazko eta kondairetako hiria da, Troiako gerra gertatu zen hiria Iliadaren arabera.

Poemaren egilea Homero dela esaten da, K. a. IX edo VIII mendean idatzia. Hala ere, pasarte batzuk antzinagokoak ere dira. Odisea ere Troia izendatzen du. Gerora Virgiliok jarraitu zuen Homeroren kondaira Eneidarekin.

Antzinako Troia Dardaneloetako itsasartean zegoen, Eskamandro eta Simoisen ibaien artean, leku estrategiko batean Itsaso Beltzera sartzeko. 1870an arkeologia indusketak izan ziren eta, ikusi zutenez, Troia asko izan zituzten bata bestearen gainean. Homeroren Troia VII.a zela esaten da.

Kondairetako Troia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Troiatarren historia haien mito eta kondairekin hasten da. Greziar mitologiaren arabera, troiatarrak Troade eskualdean bizi ziren, Asia Txikian. Aberastasun handiengatik ezagutzen zen, hego eta mendebaldeko merkataritzarekin lortua, janzki aberats, burdin produkzio eta harresi handiengatik. Lehen errege familia troiararra Elektrak eta Zeusek hasi omen zuten, Dardanoren gurasoak baitziren. Dardano, gerora Troia sortuko zuena, Asia Txikia zeharkatu Samotraziako uhartek eta Teukro ezagutu zuen han. Teukro Atikako konkistatzailea zen ere eta Dardanos errespetuz tratatu zuen. Dardano Teukroren alabarekin ezkondu eta Dardania fundatu zuen (gero Eneasek gobernatu zuena). Dardano hil zenean, bere biloba Troseri eman zion erresuma. Horregatik du Troia hiriak eta Troade eskualdeak izen hori.

Ilok, Trosen semeak, Ilion edo hiri Iliakoa sortu zuen, izena emanik. Zeusek Paladioa ezagutarazi zion. Iloren seme gaztearentzat, Laomedonterentzat, Poseidon eta Apolok harresiak eta babesak eraiki zituzten. Baina Laomedonte ez zuen ordaindu nahi iza eta, horregatik, Poseidonek lurra uholdatu zuen eta Hesioneren sakrifizioa eskatu itsas munstro baten esku. Kiratsa iritsi zen eta munstroak lurrean gelditzen zen jendea hil zuen.

Troiako gerra baino belaunaldi bat lehenago, Heraklesek Troia hartu eta Laomedonte eta bere seme-alabak hil zituen Priamo izan ezik. Priamo geroago errege bihurtu zen. Bere erregealdian, mizenastar greziarrek Troia inbaditu eta hartu egin zuten Troiako Gerran (K. a. 1193K. a. 1183). Maxyanak Libiaren mendebaldean zegoen tribu bat zen eta Troiako gizonen belaunaldietakoa ziren, Herodotoren arabera. Troaitar itsasontziak naiade bihurtu ziren eta guztiz poztu Ulisesen itsasontzia honoratu zenean.

Ida mendian (Jainkosen mendi), Asia Txikian, hainbat gertaera jazo zire: Zeusek Ganimedes bahitu zuen, Afroditak Ankises seduzitu zuen, Afroditak Eneasi bizitza eman zion, Paris artzain bizi izan zen, ninfak bizi izan ziren, Parisen epaiketa eman zen, jainko troiatarrek Troiako gerra ikusi zuten tontorra, Herak Zeus alboratu zuen Troia hartua izateko, eta Eneas eta bere jarraitzaileek atseden hartu eta itxaron zuten graziarrak Greziatik irten ziren arte.

Ikusi, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Troia