Mendeku komando autonomoa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Mendeku komando autonomoa bi talde autonomoren izena da, beraien artean nahastu ohi direnak[1].

Batetik, Mendeku Komando Autonomo Antikapitalistak erakunde armatuko komando bat izan zen. Talde honek, 1984an, Enrique Casas PSOEko senataria hil zuen bere etxean, hauteskunde kanpaina zela. Ekintzak zirrara sortu zuen, eta Komando Autonomo Antikapitalisten eta Ezker abertzalearen arteko harremanak gaiztotzeko arrazoietako bat izan zen, Herri Batasunak hitz gogorrak egin baitzituen ekintza horren aurka. Komando Autonomo Antikapitalistek, berriz, ETArekiko elkartasunean aldarrikatu zuten atentatua, Casas garai hartan indartsu zebilen "GALen arduraduntzat" joz[2].

Urte batzuk geroago, Espainiako Poliziak Mendeku komandoa eta Portugaleteko (Bizkaia) izen bereko talde bat lotu zituen, zuzeneko loturarik ez zuten arren [3]. Portugaleteko talde honi herriko PSEren egoitzaren aurka molotov koktelekin eginiko erasoa egotzi zioten. Eraso horretan, egoitzan zeuden bi kide hil ziren. Erasoaren ardura Portugaleteko gazte talde autonomo bati egotzi zitzaion, urte batzuk lehenago Enrique Casas hil zuen taldearen izen bera zuena: Mendeku.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Egile ugari (1996): Comandos Autónomos. Un anticapitalismo iconoclasta. Likiniano.
  2. (Gaztelaniaz) Los Comandos Autónomos y el grupo 'Mendeku' se responsabilizan del asesinato del senador y candidato socialista Enrique Casas, El País, 1984ko otsailaren 24a
  3. Zirikatu kolektiboa: Komando Autonomoak. Sasiaren arantzakada. Txalaparta.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]