Lanbidez erizain laguntzailea izan zen Gurutzetako Ospitaleko biokimika laborategian, baina aktore izan nahi zuen berak[2]. Euskal Herrian egindako hainbat filmetan figurante gisa aritu ondoren ETB 2-ko Zoombados programan ohiko aktore gantxoa izan zen[2]. 2005ean Camera Café telesailerako hautatua izan zen eta 60 urteko bekaduna den Asun Sampereren papera bete zuen[2]. Honen jarraipena zen ¡Fibrilando! telesailean ere Asun Sampere izan zen[3], telesailak ordea ez zuen arrakastar bera lortu eta denbraldi bakarra iraun duen. Hainbat luzemetraietan ere parte hartu du eta Y comieron perdices-egatik Nafarroako Unibertsitateko bigarren mailako emakume aktore onenaren saria irabazi zuen 2009an. 2015 eta 2017an bi filmetan taldeko aktore izan da, 90 urte inguruko adina izan arren[4].