Mercedes Vila

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mercedes Vila
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMercedes Vila Juárez
JaiotzaMadril, 1975 (48/49 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
HeziketaMadrilgo Unibertsitate Autonomoa
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfisikaria
Enplegatzailea(k)Zientzia Ikerketen Kontseilu Nagusia  (1999ko irailaren 1a -  2004ko urriaren 31)
University of Aveiro (en) Itzuli  (2004ko azaroaren 1a -  2008ko maiatzaren 1a)
Madrilgo Complutense Unibertsitatea  (2008ko maiatzaren 1a -  2013ko maiatzaren 1a)
University of Aveiro (en) Itzuli  (2013ko ekainaren 1a -  2015eko azaroaren 1a)
BioTechFoods konpainiaren sortzaile bat da.

Mercedes Vila Juárez, (Madril, 1975) fisikari eta ikerlari espainiarra da. 2017an, laborategiko haragia egiteko helburuarekin, eta Iñigo Charolarekin batera, BioTech Foods lantegia sortu zuen; enpresaren egoitza nagusia Donostian dago.[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zientzia Fisikoetan lizentziaduna da Madrilgo Unibertsitate Autonomoan, eta Materialen Fisikan doktorea 2003ko abendutik. Doktoratu ondoko 5 urteko esperientzia egin zuen atzerrian, IEF Marie Curie Action batek finantzatuta, eta zenbait ikerketa-programa nazional, biomaterialen gainazalen estaldurak eta funtzionalizazioak garatzeko.

2008an, "Ramón y Cajal Ikertzaile" gisa sartu zen Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko Farmazia Fakultatean, Nanomedikuntzan eta Medikuntza Birsortzailean ospe handiena duen Europako taldeetako batean, ERG-Marie Curie Action (2008-2010) baten finantzaketarekin. Aldi horretan, hezur-masaren galera berreraikitzeko materialak garatu zituen, eta, horren bidez, zenbait lesio eta patologia (hezurretako minbizia edo osteoporosia, esaterako) dituzten gaixoen bizi-kalitatea hobetu nahian.[2]

Bere ondorengo lanak grafeno oxidoan oinarritutako nanopartikulen diseinuan eta aplikazioetan oinarritu dira, tumoreen hipertermiarako bektore gisa, gainazalen eta zelulen arteko elkarrekintzak ulertzeko, eta hazkunde zelularraren estimulazioa aztertzeko, nanohodien eta karbonoan oinarritutako beste sistema batzuen gaineko kanpoko estimulu fisikoak erabiliz.

2010eko azaroan, beste lau zientzialarirekin batera (Isabel Lastres Becker, Ana Briones Alonso, Elena Ramírez Parra eta María Antonia Herrero), L'Oreal – UNESCO saria jaso zuen, "Por las mujeres en la Ciencia", 15000 €-ko zuzkidurarekin. Sari horren bidez, 40 urtetik beherako emakumeek egiten duten ikerketa-lana saritu nahi da, emakumeak zientzian duen papera babesteko, aintzatesteko eta lana eta familia bateragarri egiten laguntzeko.[3]

2013an, Aveiroko Unibertsitatean (Portugal) sartu zen berriro ikertzaile nagusi gisa, eta Nanomedikuntzako laborategiko koordinatzaile kargua bete zuen. 2015ean, irakasle gonbidatu gisa Aveiroko Unibertsitatean zuen afiliazioa mantenduz, Coating Technologies S.L.-CTECHnano enpresako zuzendari zientifiko gisa sartu zen industrian, eta bere hirugarren finantzaketa Marie Slodowska Curie Action izan zuen.

2017ko otsailean, BioTech Foods SL enpresa sortu zuen, ehun-ingeniaritzako teknikak erabiliz landutako haragia ikertu, garatu eta ekoizten duen konpainia aitzindaria.[4]

Sariak eta aitorpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2006 Marie Curie IntraEuropean Fellowship. Europar Batzordea
  • 2008 Marie Curie Reintegración Grant. Europar Batzordea
  • 2010 For Women In Science. L'Oreal Fundazioa-UNESCO
  • 2017 Marie Curie Society & Enterprise. Europar Batzordea

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]