Metronomo
Wikipedia(e)tik
Metronomoa musikan denbora, erritmoa edo konpasa zehazki markatzeko erabiltzen den tresna mekanikoa da, seinale ikusizko bat edota entzutezko bat sorrarazten duena. Ezagunena J. M. Mälzel-ena (1722-1838) da, uste denez Winkel-ek asmatutakoan oinarritua. Erloju-mekanismo batek mugitzen duen pendulua da. Penduluaren abiadura pisu bat gorantz edo beherantz mugituz bizkortu edo gelditu egiten da. Penduluaren eskala mailakatua dago 30etik 180ra. Pisua 80an jarriz gero, adibidez, pendulua minutuko laurogei aldiz mugitzen da, soinua eginez. Oso baliagarria da musika-pasarte zailak ikasteko. gaur egun, metronomo gehienak elektroniko digitalak dira.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.