Galileo Galilei

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Galileo Galilei
Galileo Galilei
Zientzialaria
Arloa astronomia, fisika, filosofia
Jaio 1564ko otsailaren 15a
Italia Pisa (Florentziako Dukerria, egungo Italia)
Hil 1642ko urtarrilaren 8a
Italia Arcetri (Toskanako Dukerria, egungo Italia)
Lanak Heliozentrismoa
Teleskopio bidezko behaketa astronomikoak


Artikulu hau fisikari eta astronomo italarriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Galileo (argipena)».

Galileo Galilei (Pisa, 1564ko otsailaren 15a - 1642ko urtarrilaren 8a) filosofo, fisikari eta astronomo italiarra zen. Astronomia modernoaren aita izendatua izan da, eta Baconekin batera metodo zientifikoaren aitzindaria.

Ilargiaren faseak Galileok marraztuak

Lorpen zientifikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Galileo, zeruari behatzeko teleskopioa lehen erabili zutenetariko bat izan zen. Hasieran 9x-eko teleskopio bat izan zuen, baina luze gabe 30x-eko bat eskuratu zuen. Galileok Jupiterren lau satelite handienak kausitu zituen. Berak ere, Artizarrak, Ilargiak bezala, faseak zituela aurkitu zuen. Aurkikuntza bi hauek Kopernikok asmatutako eredu heliozentrikoari bultzada bat eman zioten. Galileo Ilargiko mendiak, Eguzki-beltzuneak, eta "kontaezineko izar multzo bat" ikusteko gai izan zen.

Eguzki-beltzuneak ikustean lehenengo mendebaldetarra izan zen, txinatarrek aspalditik ikusiak baitzituzten. Izarren eskutatzetik Ilargia esfera osotua ez dela (hau teleskopio bidez baino ez dago ikusterik) kausitu zuen.

Dinamikari buruzko lanek Keplerren eta Newtonen mugimendu-arauei bidea erraztu zieten. Eredu esperimentala erabiltzean eta Izadiaren arauen deskribapena egitean ere aitzindaria izan zen. Bolei buruz egindako ikerketetan, erortzen diren gauzen lastertasunak, berek duten masarekin zer ikusirik ez duela aurkitu zuen. Eta objektuek daukaten abiadura gordetzen dutela indar batek haiei eragin arte.

Halaber Galileik deskubritu zuen penduluaren mugimenduek denbora berdina behar dutela, luzera edozein izanik. Honek gero egingo ziren erlojuei buruzko aurkikuntzak ahalbidetu zituen.

Galileok Italiatik at gutxienez ondo ezagututako liburu mardul batzuk idatzi zituen, hala ere, aurkikuntza gehienak liburuetan eta oharretan baino ez dira bizi gaur egunean. Zirriborroak egin zituen asmatutako tramankuluekin, hala nola: tomate-txikitzaile bat, sakelako orrazi bat, eta abar.

Elizarekiko eztabaida[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Galileo kristau amorratua zen; alabaina, Sidereus Nuncius tratatuan idatzitakoak iskanbila sortu zuen. Denek sistema ptolomeaiko eta aristotelikoari eusten baitzioten (hau da, Lurra unibertsoaren erdian dagoelako teoriaren jarraitzaile ziren), Elizako aitek beste edozein teoria Itunen aurkakoak izango zela ezarri zuten.

1616. urtean Inkisizioak Galileori gaztigatu zion Kopernikoren teoriak ez defenditzeko. Bere lana teoria baino ez zela esan arren, lanak kaleratzean elizaren protokoloa jarraitu arren eta Maffeo Barberinirekiko (gero Urbano VIII. aita santua izango zena) laguntasun handia izan arren, teoriak arbuiarazi zizkioten eta bizi osorako etxean izan zuten atxilo (1633-1642).

Inkisizioak Galileok epaia atzeratzeko (makal baitzebilen) egindako saiakerak gaitzetsi zituen. Urbano VII.a buru izan zuen bilera batean Inkisizioak Galileo Erromara etorri behar zela edo atxilotu eta kateaturik bertaratu behar izango zutela erabaki zuen. 1633. urtean Inkisizioak itaundu zuen eta nahiz eta ziega batean sartu ez, Inkisizioaren bulegoan izan zuten 22 egunez.

1633ko ekainaren 22an Erromako Inkisizioak Galileoren aurkako epaia zabaldu zuen. 69 urte zituen eta makal zebilen, beraz errukitzeko eskatu zion Inkisizioari. Honek torturarekin mehatxatu zuen eta Galileok, mehatxu hori egiazkoa zelakoan zegoenez (Giordano Bruno erre baitzuten 1600. urtean izadiaren teoria naturalistikoa bultzatzeagatik), Elizak eskatu zion guztia egin zuen. Hortaz, bere lan guztiari uko egin zion; are gehiago, bere teoriak bultzatuko zituen edonor salatzeko agindua egin zuen.

Galileo kartzelara kondenatu zuten, baina adina zela kausa bere etxean izan zuten atxilo. Zeuzkan etxe bitan egon zen, bata Arzetrin eta bestea Florentzian. Hernia bat izan zuen eta Florentziako sendagile batengana joateko baimena eskatu zuen, hala ere Erromatik ukatu zioten. Eta berriro eskatzekotan kartzelaratuko zutela gaztigatu zioten. Atxilo zegoelarik harreman sozialak uztera behartu zioten eta ikerketa batzuk egiten uzten zioten, baina zentsura pasatuta. 1638an itsu gelditu zen eta Florentziako etxera mugitzeko baimena eman zioten, sendagileengandik hurbilago egoteko. Dialgue zeritzon liburua Index Librorum Prohibitorum zerrendan sartu zuten (debekatu zituzten liburuen zerrenda bat, 1822. urte arte)

1992. urtean Aita saindu Joan Paulo II.ak desenkusatu zen, debekua igoaraziz, 359 urte pasa eta gero.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikiesanetan artikulu bat dago honi buruz:
Galileo Galilei
Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Galileo Galilei