Michael Johnson (atleta)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Michael Johnson 2010ean.

Michael Duane Johnson (Dallas, Texas, AEB, 1967ko irailaren 13a) atleta estatubatuar ohia da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1990eko hamarkadan, 200 eta 400 metroko lasterkari onena izan zen. Ez zuen 400 metroko lasterketa bakar bat galdu sei urtean, eta 200 metroak 20 segundotik behera eta 400 metroak 44tik behera egin dituen lasterkari bakarra da.

Hasieran, arazo ugari izan zuen. 1988an, hanka bat hautsi, eta ezin izan zuen Seuleko Olinpiar Jokoetan parte hartu. 1990ean, 200 eta 400 metroko hogeita bat probetan parte hartu zuen, eta hogeitan gelditu zen txapeldun. 1991n, parte hartu zuen guztietan izan zen garaile.

1992ko Bartzelonako Olinpiar Jokoetan, bera zen faboritoa bi lehiaketetan, baina pozoidura bat izan zuen, eta ez zuen dominarik irabazi bakarkako probetan. 4 x 400 errelebo lasterketan, ordea, urrezkoa irabazi zuen Estatu Batuetako taldeak, eta munduko errekor berria ezarri zuen (2 m 55, 74 s).

1995ean, Suediako Göteborg hirian egin zen Munduko Atletismo Txapelketan, 200eko eta 400eko probak irabazi zituen. Hurrengo urtean, urrezko bi domina irabazi zituen, proba berberetan, Atlantako Olinpiar Jokoetan; hala, bi marka ezarri zituen, mundukoa 200 metrotan (19,23 s) eta olinpiarra 400 metrotan (43,49 s). 1997an, Atenasen egin zen Munduko Txapelketan berarentzat izan zen berriro 400 metroko munduko txapela.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Michael Johnson (atleta) Aldatu lotura Wikidatan