Michael Pacher
Wikipedia(e)tik
Michael Pacher austriar margolari eta eskultorea (Neustift, Tirol, 1435 inguru - Salzburgo, 1498). Germaniako molde gotikoen eta Paduako eta Veneziako Errenazimentuko eskolen eragina, Andrea Mantegnarena bereziki, nabari da bere lanetan. Obra nagusiak: Sankt Wolfgang elizako erretaula (1471-1481) eta Elizako Gurasoen erretaula (1483).
Erreferentziak[aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.