Michel Colombe

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Frantzisko II.a eta Margarita Foixkoaren hilobiko xehetasuna, Michel Colombe

Michel Colombe frantses eskultorea izan zen (Bourges, 1430 - Tours, 1512). XV. mende bukaerako Frantziako eskultore ospetsuenetakoa izan zen. Haren lan gehienak, ordea, desagertu egin dira. Luis XI.a Frantziako erregearentzat (1462) eta Borboiko dukearentzat (1484-1488) egin zuen lana. 1501ean, Ana Bretainiakoa Frantziako erreginaren zerbitzuan jarri zen (Frantzisko II.a eta Margarita Foixkoaren hilobia 1502-1507). Aipagarriak dira Ama Birjinaren estatua eta San Jorgeren erliebea (Gaillongo gaztelua).


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Michel Colombe Aldatu lotura Wikidatan