Michel Deville

Wikipedia, Entziklopedia askea
Michel Deville
Bizitza
JaiotzaBoulogne-Billancourt1931ko apirilaren 13a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaBoulogne-Billancourt2023ko otsailaren 16a (91 urte)
Hobiratze lekuaCimetière de l'avenue Pierre-Grenier (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria, gidoilaria, poeta eta errealizadorea
Jasotako sariak

IMDB: nm0222545 Allocine: 163 Allmovie: p87241
Discogs: 3267925 Find a Grave: 257241106 Edit the value on Wikidata

Michel Deville (Boulogne-sur-Seine, 1931ko apirilaren 13a - ibidem, 2023ko otsailaren 16a) frantses zinemagilea izan zen.

1960an egin zuen lehenengo film luzea: Ce soir ou jamais (Gaur gauean edo inoiz ez). Lan horretako gidoia Nina Companeezekin idatzi zuen, eta harrezkero hamaika filmetan, komedia distiratsuak gehienak, lan egin zuten elkarrekin: Adorable menteuse (1961, Gezurti maitagarria), À cause, à cause d'une femme (1962, Emakume baten erruz, erruz), L'Appartement des filles (1963, Nesken apartamentua), Benjamin ou les mémoires d'un puceau (1967, Benjamin edo birjina baten oroitzapenak), L'Ours et la Poupée (1969, Hartza eta panpina), besteak beste. Raphaël ou le débauché (1970, Rafael edo gizagaldua) lanean, Companeez eta Devilleren arteko azkena, doinua erabat aldatzen da, eta plazeraren bilatzeak bakardadera eta heriotzara eramaten duela azpimarratzen da. 1973an La Femme en bleu (Emakumea urdinez) idatzi zuen Devillek, eta hurrengo lanen arrastoa erakusten du: limurtzaile aspertu batek benetan erakartzen duen emakume ideala bilatzen du. Komedia arinak maitasunaren zalantzen ondorioz sortutako gogoetari uzten dio lekua: Le Mouton enragé (1973, Bildots haserrea); Eaux profondes (1981, Ur sakonak), Les Capricieux (1984, Apetatsuak), Aux petits bonheurs (1994, Zorion txikiak). Zenbait kasutan musikak agintzen du filmean: Le Voyage en douce (1979, Bidaia isilean), Péril en la demeure (1985, Arriskua etxean), Le Paltoquet (1986, Ezjakina), La Lectrice (1988, Irakurlea), Nuit d'été en ville (1990, Udako gaua hirian). Dossier 51 (1978) ezin sailka daitekeen lana da, komunikabide modernoek egiten duten manipulazioari buruzkoa.

Filmografia hautatua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]