Michelle Obama

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 14:46, 25 urtarrila 2016
Michelle Obama
Michelle Obama
Datu pertsonalak
Izen osoa Michelle LaVaughn Robinson de Obama
Jaio 1964ko urtarrilaren 17a (60 urte)
Chicago ( AEB)
Bikotekidea(k) Barack Obama
Webgunea www.whitehouse.gov/firstlady http://www.whitehouse.gov/firstlady/ www.whitehouse.gov/firstlady

Michelle LaVaughn Robinson Obama (Chicago, 1964ko urtarrilaren 17a - ) abokatu estatubatuar bat da, Barack Obama Ameriketako Estatu Batuetako presidentearen emaztea da eta, hura bezalaxe, bere herrialdeko postu horretan dagoen lehenengo afroamerikarra.

Biografia

Michelle eta Barack

Michelle Robinson Illinoisen jaio zen 1964ko urtarrilaren 17an. Aita Fraser Robinson da, ur fabrika batean egiten zuen lan eta ama, berriz, Marian Shields Robinson idazkaria da. Bere arbasoetako bat Jim Robinson da, Hego Carolinan jaiotako esklaboa, eta familiaren zati handi bat oraindik hantxe bizi da.

Craig Robinson, Oregongo Estatu Unibertsitateko saskibaloi entrenatzailea, Michelleren anaia da.

1981ean graduatu zen eta Princeton eta Harvard unibertsitate ospetsuetan eta soziologia eta ikasketa afroamerikarrak egin zituen. Arten graduatu ondoko ikasketak egin zituen.

1988an, Michelle Harvardeko Zuzenbideko fakultatean lizentziatu zen (Harvard Law School). Unibertsitate honetan hasi zen politikan parte hartzen eta gutxiengoen kide zien irakasleentzako lana aldarrikatzen.

Chicagoko Sidley Austin abokatuen bulegoan egin zuen lan eta hantxe ezagutu zuen etorkizunean bere senarra izango zena, Barack Obama. 1992an, ezkondu ziren eta, 1998an, bere lehen alaba jaio zen, Malia Ann. Hiru urte geroago, 2001ean, bere bigarren alaba jaio zen, Sasha.

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Michelle Obama