Barack Obama

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Barack Obama II.a
Barack Obama

Karguan
2009(e)tik
Presidenteordea   Joe Biden
Aurrekoa George W. Bush

Seal of the United States Senate.svg
Senataria
Illinois(e)tik
2005 – 2008
Norekin Richard Durbin
Aurrekoa Peter Fitzgerald
Ondorengoa Roland Burris

Jaiotza 1961ko abuztuaren 4a
Honolulu, Hawaii, AEB
Alderdi Politikoa Demokrata
Ezkontidea Michelle Obama
Lanbidea Fiskala, Politikaria
Egoitza Etxe Zuria, Washington Hiria, AEB
Erlijioa Protestantea
Sinadura Barack Obama-ren sinadura
Web Obamaren web orria

Barack Hussein Obama Jr. (Honolulu, Hawai, AEB, 1961ko abuztuaren 4a - ) Hawain jaiotako politikari estatubatuarra da. AEBetako presidentea da, 2008ko azaroaren 4an egindako hauteskundeak irabazi eta gero, eta presidente-kargua lortu duen lehen herritar afroamerikarra da.

2009ko urtarrilaren 20an hartu zuen kargua, Ameriketako Estatu Batuetako berrogeita laugarren presidentea izateko.

Columbia Unibertsitateko eta Harvard Law School-eko tituluduna da. Chicagoko Unibertsitateko zuzenbide fakultatean zuzenbide konstituzionala irakatsi zuen 1992tik 2004ra bitartean.

Illinois estatuko senataria izan da. AEBtako Senatuko bosgarren legelari beltza izan da, eta hirugarrena berreraikuntzatik. Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Demokratak izan duen bigarren senatari beltza da.

2007an Ameriketako Estatu Batuetako presidente izateko hautagaitza aurkeztu zuen eta Hillary Clintonekin lehiatu zen, hauteskundeetan Alderdi Demokrataren hautagai izateko. 2008ko ekainaren 5ean primariak (lehen mailako hauteskundeak) irabazi eta hautagaia izateko aukera guztiak eskuratu zituen. Azaroaren 4ko hauteskundeetan, Alderdi Errepublikarreko John McCain hautagaiaren aurka lehiatu eta garaile atera zen.

Ameriketako Estatu Batuetako presidenteorde izateko, Alderdi Demokratak Joe Biden aurkeztu du, Delaware estatuko senataria.

2009an Bakearen Nobel Saria eman zioten "nazioarteko diplomazia eta herrien arteko lankidetza" bultzatzeagatik[1].

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo loturak

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Barack Obama Aldatu lotura Wikidatan