Midleton

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Midleton
Mainistir na Corann

Midleton
Jameson's Old Distillery, Middletonen.
Midletoneko bandera

Midletoneko armarria

Estatua Irlandako ErrepublikaIrlandako Errepublika
Banaketa administratiboa Corkeko konderria
Herrialdea
Lurralde Historikoa
Konderria
Flag of Ireland.svg Irlandako Errepublika
Flag of Munster.svg Munster
Flag of the counties of Cork, Derry and Louth.svg Corkeko konderria
Herritarra Midletondarra
Koordenatuak

51.916°N 8.175°W / 51.916°N 8.175°W / 51.916; -8.175Koordenatuak: 51.916°N 8.175°W / 51.916°N 8.175°W / 51.916; -8.175

Midleton non dagoen adierazten duen Irlandako Errepublika-ko/-go/-eko mapa
Midleton
Garaiera 5 m
Posta kodea C
Biztanleria 12.001 bizt. (2011)
www.midletontowncouncil.ie

Midleton (irlanderaz Mainistir na Corann), Irlandako Corkeko konderrian dagoen laugarren herri populatuena da. Cork hiriburutik 22 kilometro ekiladera kokatzen da eta 12.001 biztanle ditu (2011).

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Barry Fitz Gerald buru zuten normandiarrek 1180an abatetxe bat eraiki zuten bertan, Borgoinako monje zistertarrek populatu zezaten. Chore Abbey eta Castrum Chor izenez ezagutu izan zen abatetxea, irlanderazko cora hitzak ur-presa esan nahi baitu eta hortik dator gaur egungo herriaren izena, Mainistir na Corann ("presa ondoko monasterioa"). Izan ere, ondoan igarotzen den Owenacurra ibaia (Abhainn na Cora) presaz josita baitago bere ibilbidean.

XVII mendean herriari Middleton izena ematen hasi zitzaion, izan ere Cork eta Youghal artean zegoen herria baitzen. 1670an merkatua antolatzeko eta posta geltokia izateko eskubideak lortu zituen eta 1696an Midleton College eskola pribatua sortu zen.

Destilategia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1825ean Cork Distilleries destilategia ezarri zen herrian, 1967tik aurrera Irish Distilleries barnean sarturik dagoena. Mundu mailan ezaguna den Jameson Irish Whiskey ekoizten da bertan, baita Paddy Irish Whiskey ere. Munduko alanbike handiena dago bertan, 140.000 litro hartzen dituena.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Midleton Aldatu lotura Wikidatan