Gaeltacht

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

   Gaeltacht eremuak agertarazten dituen Irlandako mapa.

Gaeltacht (plurala Gaeltachtaí da) izenak Irlandako eremu geografiko gaelikoduna definitzen du. 1950. hamarkadan finkatu zituzten lurraldearen mugak, orduan hiztun gaelikoak gehienak ziren eskualdeak barne hartzen. Hala ere, ordutik gaur arte egoera hori aldatu da eta lurraldeko leku askotan hiztunak gutxituak dira gaur egun.

Gaur egungo 250.000 hiztun aktiboetatik, 85.000 kontzentratzen dira Gaeltachten, bereziki Donegal/Dún na nGall, Mayo/Mhaigh Eo, Galway/Na Gaillimhe, Kerry/Chiarraí eta Cork/Chorcaí mendebaleko konderrietan.

Galway/Gaillimh da lurraldeko hiri nagusia da, "Irlandako hiriburu elebiduna" deitutakoa. Connemara/Conamara (Galwayko konderrian) beste herri gaeliko nagusietakoa da.

Bestela, Gaoth Dobhair edo Gweedore (2002an ia 1.400 biztanle, Donegalgo konderrian) udalerririk irlanderadunena da. Bertakoak dira Enya musikaria edo Clannad musika taldea. Bertan dauka egoitza halaber Raidió na Gaeltachta irratia, 1972an emititzen hasi zena.

Eskozian Gaeltacht eremuaren baliokidea Gaidhealtachd eremua da, Galesen aldiz Y Fro Gymraeg eremua delakoa.

Eduki-taula

[aldatu] Gaeltachteko udalerriak

Konderria Euskarazko izena Irlanderazko izena
Donegalgo konderria Arranmore Árainn Mhór
Fintown Baile na Finne
Kilcar Cill Cartha
Dungloe An Clochán Liath
Gweedore Gaoth Dobhair
Glencolmcille Gleann Cholm Cille
Gortahork Gort a' Choirce
Downings Na Dúnaibh
Tory uhartea Oileán Toraigh
Ranafast Rann na Feirste
Teelin Teileann
Mayoko konderria Carrowteige Ceathrú Thaidhg
Aughleam Eachléim
Tourmakeady Tuar Mhic Éadaigh
Konderria Euskarazko izena Irlanderazko izena
Galwayko konderria Inishmore Inis Mór
Carna Carna
Costelloe Casla
Carraroe An Cheathrú Rua
Furbo Na Forbacha
Kilkieran Cill Chiaráin
Kilronan Cill Rónáin
Cornamona Corr na Móna
Inverin Indreabhán
Inishmaan Inis Meáin
Inisheer Inis Oírr
Lettermore Leitir Móir
Aran uharteak Oileáin Árann
Rossaveal Ros an Mhíl
Rosmuck Ros Muc
Spiddal An Spidéal
Konderria Euskarazko izena Irlanderazko izena
Kerryko konderria Ballyferriter Baile an Fheirtéaraigh
Ballinskelligs Baile na Sceilge
Ventry Ceann Trá
Lispole Lios Póil
Dingle An Daingean
Dunquin Dún Chaoin
Feothanach An Fheothanach
Corkeko konderria Ballyvourney Baile Bhuirne
Ballingeary Béal Átha an Ghaorthaidh
Coolea Cúil Aodha
Kilnamartyra Cill na Martra
Cape Clear uhartea Oileán Chléire
Waterfordeko konderria Ring An Rinn
Meatheko konderria Rathcarne Ráth Cairn

[aldatu] Erakundeak

Udaras na Gaeltachta lurraldeko erakunde nagusia da.

Gael Saoire Gaeltachten kultur turismoa sustatzeko ekimena da, eskualdeko kultur arloa eskaintzeko asmoz.

[aldatu] Ikus, gainera

[aldatu] Kanpo loturak

Portal.svg
Wikipedian atari bat dago honi buruz:
Irlanda
Tresna pertsonalak
Izen-tarteak
Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak