Midwayko gudua
| Artikulu honek edo artikulu zati honek gramatika, estilo, lotura edota ortografia akatsak ditu. Lagundu ahal eta nahi baduzu, zuzendu ezazu. |
| Midwayko gudua | |||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Ozeano Bareko Frontea – Bigarren Mundu Gerra | |||||||
Midway atoloiaren mapa. |
|||||||
|
|||||||
| Gudulariak | |||||||
| Buruzagiak | |||||||
| Chester W. Nimitz Frank J. Fletcher Raymond A. Spruance |
Yamamoto Isoroku Kondo Nobutake Nagumo Chūichi Yamaguchi Tamon Ryusaku Yanagimoto |
||||||
| Galerak | |||||||
| 307 hildako | 3.057 hildako | ||||||
Midwayko gudua Bigarren Mundu Gerran gertatu zen, 1942ko ekainaren 4tik 7ra, eta Japonia eta Ameriketako Estatu Batuetako armadek parte hartu zuten. Guduaren izena Midway Atoloiatik datorkio. Japoniar armadaren lehenengo galera garrantzitsua izan zen eta 4 hegazkin-ontzi galdu zituen (Akagi, Kaga, Hiryu eta Soryu). Estatubatuarrek, ordea, Yorktown hegazkin-ontzia bakarrik galdu zuten. Hortik aurrera Japoniarren armada nagusitasuna galdu zuen.
Aurrekariak [aldatu]
Pearl Harborreko ekintzarekin hasi zen Bigarren Mundu Gerran Ozeano Barea frontea deitzen zaiona. Hasieratik Isoroku Yamamoto Almirantearen estrategian Estatu Batuetako hegazkin-ontziekin amaitzea zuen helburu nagusia, Pearl Harboren lortu ezinik, kaian ez baitzeuden, beraiek deitzen zioten gudu erabakigarri (kessen kantai) Lortzea saiatu zuten gerra osoan.
1942 apirilaren 18an, James H. Doolittle estatubatuar teniente-koronelak Tokio, eta Japoniako beste hiriak, bonbardatu zuen, Japoniarren ustetan erasoezina zen bere hiriburua, eta erasoaren ondorioz neurriak hartzea erabaki zuten berriro ez gertatzeko. Tokioko erasoa, B-25 bi motordun hegazkinekin burutua izan zen, horregatik japoniarrek pentsatzen zuten horrelako eraso bat irla batetik ateratakoa zela, beraiek uste baitzuten bi motordun hegazkinak ezin zutela operatu hegazkin-ontzi batetik, baina errealitatean Hornet hegazkin-ontzitik aireratu ziren hegazkinak.
Eraso horrek eman zion Yamamotori behar zuen aitzakia duela asko planeatuta zuen Midway irletako inbasiorako, inbasio horrekin base aurreratua lortu nahi zuten, perimetro defentsibo bat sartu eta gudu erabakigarri (kessen kantai) lortzea Estatubatuarrek irlak defenditzera saiatzen bazuten.
Kontuan hartzekoa da ere koral Itsasoko gudua 1942 maiatzean. Gudu horren ondorioz Japoniako bi hegazkin-ontzi modernoenak (Shokaku eta Zuikaku) ezin izan zuten parte hartu Midwayko guduan, horietako bat txikizio ugari zituelako Estatubatuar hegazkin erasoen ondorioz eta guduan galdutako Hegazkin tripulazioak berraldatzeko denbora behar zutelako.
Kanpo loturak [aldatu]