Miguel Reale

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Miguel Reale (1910-2006) brasildar filosofo eta legelaria da. São Pauloko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultateko irakaslea. Garrantzi handiko ekarpenak egin dizkio zuzenbidearen eta estatuaren teoriei. Realek zientzia juridikoaren izaera normatiboa bere baldintza historiko eta sozialekin elkartu nahi du sintesi berezi batean. Halaber, kontzeptu juridikoen izaera etikoa nabarmentzen saiatu da. Bere ekarpen teoriko nagusietako bat «hiru dimentsio dinamiko»arena da, gertaera, araua eta balioaren arteko halako lotura bat ezartzen duena, eta zuzenbidearen eta estatuaren oinarrizko ideien azterketan aplikatzen duena. Revista Brasileira de Filosofia aldizkariaren zuzendari izan da. Lanik aipagarrienak: Horizontes do Direito e da História (1956); Teoria tridimensional do direito (1968); Experiencia e cultura (1977).


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]