Mike Figgis

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Britainiar zinema-zuzendaria (Carlisle, Ingalaterra, 1948). Haurtzaroa Kenyan eman zuen. Familiarekin Londresera joan zen gero, eta antzerki eta publizitaterako zaletasuna sortu zitzaion han. Newcastlen jarraitu zuen ikasten, eta rock-talde bat osatu zuen Brian Ferryrekin. 1980an, bere antzerki-taldea eratu zuen: The Mike Figgis Group. Talde horrekin, Slow Fade lana sortu zuen, geroago oinarri gisa erabiliko zuena bere lehen filmerako. Antzerkian eta telebistan lan egin zuen. 1984an, The House zuzendu zuen, eta, urte batzuk geroago, Women and Men (1991). Lehen filma, Stormy Monday, jazz- eta blues-erritmoan kontatutako istorioa da. Film hark Hollywoodeko ateak ireki zizkion, eta Melanie Griffith, Sting eta Tommy Lee Jonesekin lan egin ahal izan zuen han. Internal Affairs izan zen hurrengo filma, Andy García eta Richard Gere antzezle zituenak. Horren ondoren, Liebestraum egin zuen, Kim Novak antzezlearen azken filma. Bere film askotarako musika ere idatzi du. Beste lan batzuk: Mr. Jones (1993, Richard Gere protagonista duena), Browning bertsioa (1994), Leaving Las Vegas (1995), Timecode (2000), The Battle of Orgreave (2001) eta The Co(te)lette Film (2010).

Erreferentziak [aldatu]