Andy García

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Andy García
Andy García

Andrés Arturo García Menendéz (Habana, Kuba, 1956ko apirilaren 12a) kubatar-estatubatuar aktore bat da. Bost urte zituela, Miamira joan zen bizitzera familiarekin, Fidel Castroren iraultzatik ihes. Kameren aurrean egin zuen lehenengo lana Hill Street Blues telebista-sailean izan zen. Batez ere, latino paperak jokatu ditu: droga-trafikatzaile izan da 8 Million Ways to Die filmean; polizia zintzoa, The Mean Season lanean; italiar harroa, The Untouchables filmean; lagun leiala, Black Rain filman; eta Avila sarjentu ustelgaitza, Internal Affairs filmean. 1990ean, Francis Ford Coppolak The Godfather, Part III (Aitajauna III) filmeko paper nagusietako bat jokatzeko deitu zuen. Film horretan egindako lanarengatik, Estatu Batuetako Ikuslearen Saria jaso zuen 1991n, eta Oscar sarirako izendatu zuten. Gero, beste bi filmetan parte hartu zuen: Jennifer 8, Bruce J. Robinsonen zuzendaritzapean, eta Hero, Stephen Frearsen zuzendaritzapean.1993ko azaroaren 13an, zuzendari gisa egindako lehen lana aurkeztu zuen: Cachao ... Como Su Ritmo No Hay Dos, Israel López Cachao musikari kubatarrari buruzko dokumentala.1994an, When a Man Loves a Woman filmean parte hartu zuen Meg Ryanekin batera, alkoholismoak jota dagoen emakume baten senar eramankorraren papera eginez. Beste hainbat filmetan antzeztu du, besteak beste, Ocean's Eleven (2001), Ocean's Twelve (2004) eta City Island (2009) lanetan. 2005ean, gidoi-idazle eta zuzendari-lanei ekin zien, Dustin Hoffman eta Bill Murrayrekin batera, The Lost City filmean.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Andy García Aldatu lotura Wikidatan