Mikel Psellos

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Mikel Psellosgrezieraz Μιχαήλ Ψελλός, Mikhaēl Psellos— (Konstantinopla, Bizantziar Inperioa, 1018 - 1078) filosofoa, historialaria, grezierazko idazlea eta Bizantziar Inperioko politikaria izan zen. Filosofia-irakaslea eta Estatuko idazkaria izan zen Konstantino IX.a Monomakos bizantziar enperadorearen garaian. 1054. urtean Olinpo mendiko komentuan sartu zen, eta Isaak I.a Komneno enperadore egin zen arte ez zen bizitza publikora itzuli (1057). Enperadorearen eta haren ondorengoen kontseilaria izan zen. Poligrafoa, Platonen filosofiaren berritzailea, humanista eta historialaria izan zen. 225 obratik gora idatzi zituen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]