Mikhail Mikhailovitx Bajtin

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Mikhail Mikhailovitx Bajtin Errusiako literatura-kritikaria (Orel, 1895 - Mosku, 1975). 1929an argitaratu zuen bere lehenengo monografia garrantzitsua, Dostoievskiren lanaren arazoak; Dostoievskiren lanen oinarria literatura-genero arruntetan dela esaten du, haren eleberriak polifoniaz eta koruz antolatutako eleberriak direla. Bajtinen ustetan, inauterien, barrearen herri-kultura hartzen du Dostoievskik oinarri, baloreen eta aginpidearen aurka egiten du txantxaren bidez. Berak idatzitako beste zenbait lan: Rabelaisen lana eta herri-kultura, Literaturari buruzko galderak, Estetika eta eleberria.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mikhail Mikhailovitx Bajtin Aldatu lotura Wikidatan