Milarepa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Milareparen estatua, Gompe Milareperena, Nepal

Milarepa (Mi-la Ras-pa ere deitua) Tibeteko mistiko eta poeta, familia aberatsekoa (1040 - 1123). Marparengandik Budaren doktrina ikasi ondoren Himalaiako harpeetara erretiratu zen, eremutar bizitza egiteko. Kantu mistikoak idatzi zituen. Haren jarraitzaileen ildotik lamaismoa sortu zen. Milareparen ikonografia oso zabaldua da Tibeten eta aszetaren bizitzaren zenbait alderdi, mirariak eta, elezahar bihurtu dira.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Milarepa Aldatu lotura Wikidatan