Milton Nascimento
Wikipedia(e)tik
Milton Nascimento, izengoitiz O anjo preto do Brasil (Rio de Janeiro, Brasil, 1942 -), brasildar abeslari eta musikagilea da.
Biografia [aldatu]
Gazterik hasi zen dantza-aretoetan musika jotzen eta abesten, baina benetako arrakasta 1967an iritsi zitzaion, Nazioarteko II. Kantu Txapelketa Travessia kantarekin irabazi zuenean. 1963an, Paz do amor que vem kanta konposatu zuen Marcio Borgesekin batera. Bere lana ezaguna da, Brasilen ez ezik, baita Estatu Batuetan ere.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.