Minamoto no Yoritomo

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Minamoto no Yoritomo

Minamoto no Yoritomo (1147ko maiatzak 9-1199ko otsailak 9, Kamakura), Kamakura shogunerria edo bakufuaren sortzailea izan zen.

Minamoto klan gerlariko kidea, Yoritomo gaztetan erbesteratua izan zen, bere aitak, Taira klan gobernariaren aurka eginiko matxinaden ondorioz. Erbestean, bere kausarako laguntza aurkitu zuen Hojo Tokimasagan, eta, 1185ean, Tairatarrak garaitu zituen.

1192an, giltzaperatutako enperadoreak shogun titulua eman zion, herrialdeko indar militar guztien agintari nagusi bihurtuz. Yoritomok, bere gobernari (shugo) eta ordezkari (jitō) propioak ezarri zituen Japonia guztian zehar. Honen ondorioz, gorte inperialarekin leihan zegoen gobernu egitura bat eratu zen, pixkanaka, gainditu egin zuena.

Yoritomo, honela, gobernatzeko gai izan zen, berez, enperadorea tronutik kendu gabe, eta ondorengo shogunerriek eredu bezala hartu zuten.


Aurrekoa
Minamoto no Yoshinaka
Kamakura Shoguna
1192-1199
Ondorengoa
Minamoto no Yoriie

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Minamoto no Yoritomo Aldatu lotura Wikidatan