Minarete
Wikipedia(e)tik
Minaretea edo alminarra, mezkiten dorreek jasotzen duten izena da. Bi hitzok, arabierazko منار minār edo manārretik datoz, bigarrena, zuzenean al- arabiar artikulua gehituz, eta lehena frantsesezko minaret hitzetik, honek, minare turkierazko hitzetik hartua, eta, azken honek, arabieratik. Minar hitz arabiarrak, "itsasargia" esan nahi du, aurreko mendeetan, sarri jartzen bait ziren argiak minareteetan, bidaiariak hirirantz bideratzeko. Arabieraz, minaretea zehatzago izendatzen duen hitza مئذنة mi'dhana da, hau da, adhana edo otoitzerako deia egiten den tokia.
Bere betebehar nagusiena, beraz, eguneroko otoitzerako bost deiak, ahal bezain jende gehienak entzun ahal izatea erraztea da. Horretarako, bere zatirik gorenean, inguratzen duen balkoi bat du, nondik muezinak, tradizionalki, bere ahotsaren bidez, otoitzerako deia egiten zuen. Gaur egun, muezina, sarri, bozgorailu bategatik aldatua izan da.
Alminar edo minareteen forma aldatu egiten da tokien arabera. Magreb aldean, mezkitek, bakar bat baino ez dute, oinplano karratukoa. Musulmandar ekialdean, ohikoak dira bat baino gehiago dituztenak, orokorrean bi edo lau, eta forma aldagarrikoak. Otamandar eragineko tokietan, sekzio zirkularreko minarete lirainak bereizgarriak dira, kanpora irtetzen den balkoi bat eta kono formako teilatu batekin.

