Miren Barandiaran

Wikipedia, Entziklopedia askea
Miren Barandiaran

Lazkaoko Liburutegian Juan Jose Agirrerekin
Bizitza
JaiotzaBeasain
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakliburuzaina eta dokumentalista
Enplegatzailea(k)Lazkaoko Beneditarren Fundazioa

Inguma: miren-barandiaran-contreras

Miren Barandiaran Contreras (Beasain, Gipuzkoa) historialaria eta bibliotekaria da, Lazkaoko Beneditarren Fundazioko liburutegian .[1]

Juan Jose Agirrek 198oeko hamrkadatik Euskal Herrian edo Euskal Herriari buruz argitaratutako liburu, aldizkari, kartel, panfleto eta abarren bilduma itzela bildu du, ikertzaileen esku jartzeko helburuarekin. Aitzindaria izan da lan horretan.[2] Hiru laguneko lan-taldea eratu zuten liburutegia kudeatzeko: Agirre bera, Miren Barandiaran eta Etxahun Galparsoro.[3]

Lazkaoko liburutegiko ondasunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Karmeldarren liburutegi zaharra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Agirrek Monasterioko Biblioteka antolatu zuen, liburu berriak eskuratu zituen eta bildumak osatzeari ekin zion. XIX. menderaino Karmeldarrek Lazkaon bildu zituzten liburu zahar guztiak txukun antolatu zituen monasterioko liburutegian.

Euskal Biblioteka[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Era berean, gerora Euskal Biblioteka gisa ezagutuko zenaren oinarriak jarri zituen monasterioan aurkitu zituen euskal liburu eta aldizkariekin.

Kartel, panfleto, dokumentazio eta pegatinen artxiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Horrekin batera, liburutegi eta artxiboetan artean gordetzen ez ziren dokumentuak biltzeari ekin zion: panfletoak, kartelak, pegatinak… Eta arreta berezia eskaini zion erbestean eta klandestinitatean ateratzen zen guztiari.

Pixkanaka, Agirrek materiala biltzeko boluntario-sarea egituratu zuen bere inguruan; berak ere makina bat bidaia egin zituen Euskal Herrian zehar material bila. Denborarekin, gainera, alderdi politikoetan, sindikatuetan eta beste hainbat erakundetako partaide izan zirenen paperak eta artxiboak jasotzen hasi zen. Horrekin guztiarekin batera, monasterioko instalazioak egokitu zituen bildutakoa modu egokian gordetzeko, eta lehen antolaketa eta deskribapen lanak egin zituen. Hala, Lazkaoko Beneditarren Biblioteka ezaguna egiten hasi zen, eta laster izan zituen ikertzaileak ate-joka.

Lan asko egin du Agirrek ordutik hona. Artean ere lanean jarraitzen du, euskal gizartearen errekonozimendu zabalarekin. Hainbat sari ere jaso ditu azken urte hauetan. Egiaz, Agirre aitzindaria izan zen bere lanean, eta hasiera-hasieratik etorkizunera begira izandako ikuspegi zabalari esker, euskal ondare dokumentalaren zati garrantzitsu bat salbatzen lagundu duela esan daiteke.

Idazlanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beasainen jaiotako historialari gipuzkoar honek zortzi liburu idatzi ditu:[4][5]

  • El Partido Nacionalista Vasco en Beasain: 100 años de historia / Eusko Alderdi Jeltzalea Beasainen: 100 urteko historia (1995);
  • Historia del nacionalismo vasco en Amorebieta-Etxano / Euskal nazionalismoaren historia Zornotzan (1999);
  • Abertzaleak zumalan: ibilbide luze baten arrastoan (2001)
  • Aberrieguna, 70 años de fiesta y reivindicación / Aberrieguna, 70 urteko festa eta aldarrikapena (2002).
  • «Euzkadi-Europa: Europara begira egindako Aberri Eguna» (2008). HERMES (26): 76–79. Aldizkariko artikulua.[6]

Leyre Arrieta Alberdirekin hau argitaratu zuen:

  • Nunca más! imágenes de guerra 1936-1939 / Sekula ere ez! gerrako irudiak 1936-1939 (1999);
  • Diputazioa eta modernizazioa: Gipuzkoa / Diputación y modernización: Gipuzkoa 1940-1975 (2003).

José Antonio Rodríguez Ranzekin liburu hau argitaratu zuen:

  • Sabino Arana, 100 urte (2003).

Beste bi autorerekin batera:

  • El movimiento cooperativo en Euskadi (1884-1936) / Mugimendu kooperatiboa Euskadin (1884-1936) (1998).[7]

2005eko apirilean La Historia de la Sociedad Deportiva Beasain liburua aurkeztu zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Torrealdai, Joan Mari. (2011). Lazkaoko Beneditarren dokumentazio-gunea. Juan Jose Agirreren artxiboa. Lazkaoko Beneditarren Fundazioa.
  2. Orzaiz, Ion. (2023-08-30). ««Panfleto eta afixak altxorrak dira: gure herriaren historia kontatzen dute»» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-08-30).
  3. (Gaztelaniaz) «Lazkao, un archivo de 40 años en plena forma | Orreaga Fundazioa» www.orreagafundazioa.eus (Noiz kontsultatua: 2023-09-01).
  4. (Gaztelaniaz) «Barandiarán Contreras, Miren - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2024-01-25).
  5. «Miren Barandiaran Contreras :: Inguma - Euskal komunitate zientifikoaren datu-basea» www.inguma.eus (Noiz kontsultatua: 2024-01-26).
  6. Barandiaran Contreras, Miren. (2008). «Euzkadi-Europa: Europara begira egindako Aberri Eguna» HERMES (26): 76–79. ISSN 1578-0058. (Noiz kontsultatua: 2024-01-26).
  7. (Gaztelaniaz) El movimiento cooperativo en Euskadi (1884-1936) – Biblioteca Gernika Gogoratuz. (Noiz kontsultatua: 2024-01-25).

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Joan Mari Torrealdai: "Lazkaoko Beneditarren dokumentazio-gunea: Juan Jose Agirreren artxiboa". Lazkao: Lazkaoko Beneditarren Fundazioa, 2011 ISBN 978-84-95234-42-1

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]