Beasain
Wikipedia(e)tik
|
Beasain |
|||
|---|---|---|---|
|
|
|||
| Izen ofiziala | Beasain | ||
| Antolaketa Estatua Autonomia Erkidegoa Lurralde Historikoa Eskualdea |
Espainia Euskal Autonomia Erkidegoa Gipuzkoa Goierri |
||
| Alkatea | Patxi Plazaola Muguruza (EAJ-EA) | ||
| Herritarra | beasaindar | ||
| Koordenatuak | |||
| Eremua | 30,02 km2 | ||
| Garaiera | 159 m. | ||
| Euskaldunak | %58,37 (2001) | ||
| Distantzia | 42 km. Donostiara | ||
| Postakodea | 20200 |
||
| Biztanleria | 13.510 bizt (2008) | ||
| Dentsitatea | 450,03 bizt/km² | ||
| Sorrera | 1615 | ||
| www.beasain.net | |||
Beasain Gipuzkoako Goierri eskualdeko udalerria da. 2008an 13.510 biztanle zituen eta Donostiatik 42 kilometrora dago.
Fabrika garrantzitsuak ditu, batez ere CAF, Indar eta abar.
Eduki-taula |
[aldatu] Euskara
Beasaingo euskalkia gipuzkeraren aldaera da, eta Goierriko euskararen ezaugarri gehienak edo denak biltzen ditu. Indartsu daude gipuzkeraren bereizgarri gehienak; hala ere, Euskal Herriko erdigunetik zabaldu diren hainbat berrikuntza ez dira Beasainera iritsi, eta nabaria da mendebaleko euskararen zenbait ezaugarri, indartsuago edo ahulago, Beasainera ere iritsi izana. Beasaingo kalean eta auzoetan, Goierriko hizkera gehientsuenen artean bezala, batasun handia dago. Salbuespen bakarra Aratz-Matxinbenta da. [1]
[aldatu] Geografia
[aldatu] Inguru naturala
Aralarreko mendilerroa hurbil, aipatzekoa da halaber Arriarango urtegia. Usurbe eta Murumendi mendiak ere oso egokiak dira txangoak egiteko.
[aldatu] Auzoak
Beasainek hainbat auzo ditu:
| Auzoa | Biztanleria (2004) |
|---|---|
| Altamira | 15 |
| Antzizar | 4 |
| Aratz-Matxinbenta | 31 |
| Arriaran | 68 |
| Astigarreta | 13 |
| Beasain | 12.032 |
| Beasainmendi | 87 |
| Garin | 24 |
| Gudugarreta | 38 |
| Loinatz | 91 |
| Salbatore | 30 |
| Ugartemendi | 9 |
[aldatu] Garraiobideak
[aldatu] Ikustekoak
- Olaran fabrika, 1939an eraikitako arkitektura arrazionalista.
- Igartza jauregia. Gaur egungo eraikina XV. eta XVI. mende bitartean eraiki bazuten ere, Erdi Aroko aztarnak aurkitu berri dituzte Aranzadikoek.
[aldatu] Beasaindar ezagunak
- San Martin Loinazkoa (1566-1597), santu eta martiria.
- Karlos Argiñano, sukaldaria.
- Eva Argiñano, sukaldaria.
- Maite Arrese, aktorea.
- Kiko Jauregi, aktorea.
- Joxe Felipe Auzmendi, aurkezlea.
- Garmendia Otaola, jesuita.
- Nerea Garmendia, aktorea.
[aldatu] Ikus, gainera
[aldatu] Kanpo loturak
- Beasaingo udala
- Goierriko hitza Eskualdeko berriak egunero euskaraz.
- Beasaingo Udalak lan munduan dituen euskara planei buruzko erreportajea Argia astekarian (2008-06-08)
[aldatu] Erreferentziak
- ↑ Beasaingo Euskara, 2007, egileek komentatua Goierriko Hitzan, 2007-11-08an.
| Gipuzkoako udalerriak | ||
|---|---|---|
|
Abaltzisketa • Aduna • Aia • Aizarnazabal • Albiztur • Alegia • Alkiza • Altzaga • Altzo • Amezketa • Andoain • Anoeta • Antzuola • Arama • Aretxabaleta • Arrasate • Asteasu • Astigarraga • Ataun • Azkoitia • Azpeitia • Baliarrain • Beasain • Beizama • Belauntza • Berastegi • Bergara • Berrobi • Bidania-Goiatz • Deba • Donostia • Eibar • Elduain • Elgeta • Elgoibar • Errenteria • Errezil • Eskoriatza • Ezkio-Itsaso • Gabiria • Gaintza • Gaztelu • Getaria • Hernani • Hernialde • Hondarribia • Ibarra • Idiazabal • Ikaztegieta • Irun • Irura • Itsasondo • Larraul • Lasarte-Oria • Lazkao • Leaburu • Legazpi • Legorreta • Leintz Gatzaga • Lezo • Lizartza • Mendaro • Mutiloa • Mutriku • Oiartzun • Olaberria • Oñati • Ordizia • Orendain • Orexa • Orio • Ormaiztegi • Pasaia • Segura • Soraluze • Tolosa • Urnieta • Urretxu • Usurbil • Villabona-Amasa • Zaldibia • Zarautz • Zegama • Zerain • Zestoa • Zizurkil • Zumaia • Zumarraga |
||

