Mixteka
Wikipedia(e)tik
Mixteka Mexikoko amerindiar etnia da, antzina Oaxaca estatuko mendietan bizi zena. Kodize bikainak egin zituzten; Kolonek Amerika aurkitu aurreko kulturetako eskuizkribu-bilduma oparoena osatzen dute kodize horiek. Aipatzekoak dira mixtekek harria, metala, zura eta hezurrak lantzeko zuten teknika aberatsa. Mixteken kulturak K. o. 660 eta 1521 urteen artean izan zuen indar gehiena, espainiarrek menderatu zituzten arte alegia. Gaur egun, mixteken hizkuntza 200.000 lagunek erabiltzen dute.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.