Modern Family

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Modern Family
Modern Family Title.svg
Formatua Telesaila
Iraupena 22 minutu
Egilea Christopher Lloyd
Steven Levitan
Protagonistak Ed O'Neill
Sofía Vergara
Julie Bowen
Ty Burrell
Jesse Tyler Ferguson
Eric Stonestreet
Nolan Gould
Sarah Hyland
Rico Rodriguez
Ariel Winter
Herria Ameriketako Estatu Batuak
TB Katea ABC
Emisioa 2009ko irailaren 23a
gaur egun
Atalak 55

Modern Family (euskaraz familia modernoa) telesail estatubatuar komikoa da. Telesaila Christopher Lloyd eta Steven Levitanek ekoiztua da eta Estatu Batuetan 2009ko irailaren 23an estreinatu zen. Geroztik hiru denboraldi egin dira eta Emmy bat irabazi du.

Istorioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jay Prittchet bera baino gazteagoa den emakume kolonbiar batekin, Gloriarekin, ezkonduta dago. Emakume honek Manny izeneko seme bat du, Jayk aldiz, bi seme-alaba ditu. Claire, bere alaba, etxeko andrea da, Phil Dunphyrekin ezkonduta dago eta hiru seme-alaba ditu: Haley, Alex eta Luke. Mitchell semea berriz, homosexuala da, Cameron bere bikotearekin bizi da eta Lily haur vietnamdar bat adoptatuta dute.

Familiako partaideen desberdintasunak direla eta egoera xelebre ugaritan aurkituko dira. Telesaila dokumental bat izango balitz bezala kontatzen da non pertsona desberdinek kameraren aurrean euren iritziak eman eta istorioak kontatzen dituzten.

Denboraldiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Telesailak oraingoz hiru denboraldi ditu.

Denboraldia Atalak Emisio urteak
1 24 2009-2010
2 24 2010-2011
3 24 2011-2012

Pertsonaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Telesaileko pertsonaia nagusien zerrenda:

  • Jay Pritchett (Ed O'Neill): Claire eta Mitchellen aita eta Mannyren aitaordea. Haley, Alex, Luke eta Lilyren aitona. Phil eta Cameronen aitaginarreba. Gloriaren senarra.
  • Gloria Pritchett-Delgado (Sofía Vergara): kolonbiarra da, Jayren bigarren emaztea eta Mannyren ama.
  • Manuel Alberto "Manny" Delgado (Rico Rodriguez): Gloriaren semea.
  • Claire Dunphy (Julie Bowen): Jayren alaba. Mitchellen arreba heldua. Haley, Alex eta Luken ama. Philen emaztea.
  • Phil Dunphy (Ty Burrell): Etxe-saltzailea. Claireren senarra. Haley, Alex eta Luken aita.
  • Haley Dunphy (Sarah Hyland): Claire eta Philen alaba zaharrena, txoriburu xamarra.
  • Alex Dunphy (Ariel Winter): Claire eta Philen erdiko alaba, oso ikasle ona.
  • Luke Dunphy (Nolan Gould): Claire eta Philen seme gazteena.
  • Mitchell Pritchett (Jesse Tyler Ferguson): Jayren seme homosexuala. Claireren anaia gaztea.
  • Cameron "Cam" Tucker (Eric Stonestreet): Mitchellen mutil-laguna.
  • Lily Tucker-Pritchett (Aubrey Anderson Emmons): Mitchell eta Camek adoptatutako haur vietnamdarra.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Modern Family Aldatu lotura Wikidatan