Mondegreen

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mondegreen
Jatorria
Aurkitzailea edo asmatzaileaSylvia Wright (en) Itzuli
Ezaugarriak

Mondegreen bat da fenomeno psikolinguistiko unibertsal bat, abestien hitzak gaizki entzuteko dugun joera. Ezaugarri berezko eta bereziak dituen fenomenoa da: entzuleak behin forma jakin bat ematen dienean kantuaren hitzei, sistematikoki horrela entzungo du kantua errepikatzen zaionean. Era berean, mondegreen direlakoek logika gutxiko esamoldeak izateko ohitura bitxia dute; hau da, abestiaren gaiarekin zerikusirik ez duten esamoldeak izaten dira sarri[1].

Adibideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko mondegreen batzuk[2][3]:

Kantua Mondegreen adibideak Jatorrizko hitz zuzenak
Aitorren hizkuntza zaharra,

Pantxoa eta Peio

Aitorren hizkuntz zaharra

nahi dugu zabaldu
munduaren aurrean
bisontia saldu

eta baita:

Aitorren hizkuntz zaharra
nahi dugu zabaldu
munduaren aurrean
izokina saldu

Aitorren hizkuntz zaharra

nahi dugu zabaldu

munduaren aurrean

gizonki azaldu

Aitormena, Hertzainak Ez dira betiko garai onenak, uoo, uoo, uoo,

Azken finean gizaki hutsak gera, uoo, uoo, uoo,

Rufinoren morroiak bihurtu gara, uoo, uoo, uoo...

Ez dira betiko garai onenak,

Azken finean gizaki hutsak gara,

Rutinaren morroiak bihurtu gara...

Lau teilatu, Itoiz Negarrik ez, txorizo eta malkoek

zure kolorea kentzen dute...

Lau teilatu gainian..."

eta baita:

Goxo goxo janta egin nazu

behin ito den Mariasun

"Negarrik ez, txuri zaude eta malkoek

zure kolorea kentzen dute...

Lau teilatu gainian..."

//

"Goxo goxo kanta egin nazu

Benitoren Maria Solt"

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) Pinker, Steven. (1994). The Language Instinct. William Morrow, 182-183 or. ISBN 0-688-12141-1..
  2. «Mendigreen edo mondegreen euskaldun polit bat» sustatu.eus (Noiz kontsultatua: 2018-06-15).
  3. «#NikHorrelaAbestenNuen: Abestietan gauza petralak ulertzen genituenak armairutik atera gara» www.katxonderstan.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-26).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]