Monofisismo
Wikipedia(e)tik
Monofisismoa Jesukristorengan gizonezko eta jainkozko izakiak bat bera zirela dioen teoria eta hori aldezten duen eliza da. Haren jarraitzaileak monofisitak dira.
Kaltzedonian 451. urtean egin zen kontzilioan Elizak heresiatzat jo zuen.
Eliza monofisitek ortodoxotzat dauzkate beren buruak. Armenian, Etiopian, Sirian eta Indiako hegoaldean daude eliza horiek zabalduta; 15 miloi monofisita inguru dira gaur egun.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.