Morgan Russell
Wikipedia(e)tik
Morgan Russell (New York, AEB, 1886 - Filadelfia, AEB, 1953ko maiatzaren 29a)) Estatu Batuetako pintorea izan zen. Frantzian bizi izan zen 1909-1946 urteetan eta Cézanne, Delaunay eta Kupka margolariek landu zuten inpresionismoa ezagutu zuen. Sinkronismo izeneko estiloa sortu zuen 1912-1913 urteetan Stanton Macdonald-Wright pintorearekin batera: Synchromy to form: orange (1914). 1916. urtetik aurrera erlijio gaietan oinarritutako koadroak pintatu zituen.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.