Mountjoy espetxeko ihesa helikopteroz

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mountjoy espetxeko ihesa helikopteroz
Motaaircraft hijacking (en) Itzuli
Data1973ko urriaren 31
Horrelako helikoptero erabili zuten ihesaldian.

Mountjoy espetxeko ihesa helikopteroz burutu zuten 1973ko urriaren 31n izan zen IRAko hiru presok Dublingo Mountjoy espetxetik. Irlandako Errepublikako gobernua lotsagarri utzi zuen ihesaldiak.

Gertakariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1973ko urriaren 31n, Helikoptero batean egin zuten ihes IRAko hiru presok, Seamus Twomey, J. B. O'Hagan eta Kevin Mallon, Dublingo Mountjoy espetxetik. Plana borobil atera zitzaion IRAri. Helikoptero bat alokatu zuten gidari eta guzti, argazkilariak zirela eta hiriari airetik argazkiak atera nahi zizkietela esanez, baina behin airean zirela, pilotua behartu zuten Mountjoyko patioan lur hartzera. Hasieran guardiek ez zuten zirkinik egin, defentsa ministroa zelakoan. Presoek guardiak inguratu zituztela ikustean, beranduegi zen. Muturren aurrean egin zieten ihesa ezin zen geratu. Irlandako Errepublikako gobernua lotsagarri utzi zuen ihesaldiak.[1]

Irlandako Gobernuan Fine Gael alderdiko Liam Cosgrave zegoen eta, gertakarien ondorioz, kritika ugari jasan zituen.

Ihesaldia herri kulturan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ihesaldia errepublikarren herri kulturan sartu zen, eta besteak beste, The Wolfe Tones taldearen «The Helicopter Song» kantuan jasota geratu da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]