Mundus

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Mundus (536. urtean hila). Justiniano I.a enperadore bizantziarraren erregealdian zehar, bizantziar jeneral bat izan zen.

Bere lehen urteetaz oso gutxi ezagutzen da, jatorriz, hunotarren mertzenario bat zela baino ez. Tropen Magister militum izendatua izan zen 530ean Iliria eta Danubioko mugan, eta bulgariarrak eta eslabiarrak kanporatzeaz arduratu zen. 531. urtean, Belisariorekin joan zen ekialdeko mugara, sasanidarren aurka borrokatzeko, eta, denbora tarte labur batez, armada baten kargu egon zen Belisariok pertsiarren aurka Kalinikoko gudan borrokatu zuenean.

532an, ezagutzen ez diren arrazoiengatik, Konstantinoplara itzultzea agindu zioten, bertan, herulo mertzenario talde batekin egonez Nika matxinadan. Justinianori beti leial mantendu zen, eta, Belisariorekin batera, Hypatiusen aldeko jendearen aurkako sarraskiaren arduradun izan zen, Konstantinoplako Hipodomoan. 535ean, bere tropak Iliriatik Dalmaziara bidali zituen, ostrogodoen aurka borrokatzeko, Belisariok ostrogodotar Italia itsasoz inbaditzen zuen bitartean. Salona (Split) konkistatu zuen, baina gudan hil zen 536. urtean.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]