Herulo

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Odoakroren solidus bat.

Heruloak III. mendean Eskandinaviatik irten eta Erromatar Inperioa inbaditu zuen germaniar herria izan zen.

Erdi Aroko historialarien arabera, 260 inguruan godoekin bat egin zuten eta Itsaso Beltza eta Egeo itsasoko kostaldeak eraso zituzten. Hala ere, ez ziren Danubio aldean geratu eta 400 eta 407. urteetan zehar frisiar eta saxoiekin batera pirateria egin zuten Ipar itsasoan eta Mantxako kanalako kostaldeetan. Pirata hauek Litus armoricus edo Armorikako defentsa-lerroa erabat suntsitu zuten. Atlantikoko kostaldean establezimenduak eratu, eta Iberiar Penintsularaino ailegatu ziren. 456. urtean, zazpi itsasontzitan zeuden 400 herulok Bizkaiko golkoa eta Galiziako kostaldea eraso zuten[1].

Odoakro buru zutela Italia indarrez hartu eta Mendebaldeko inperioa suntsitu zuten 476an. VI. mendean lonbardiarrek Italia hartu zutenean desagertu ziren[2]: batzuk Eskandinaviara itzuli eta besteak Ekialdeko Erromatar Inperioko mertzenario bilakatu ziren.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Herulo Aldatu lotura Wikidatan
  1. « Ad sedes propias redeuntes, Cantabriarum et Vardaliarum loca maritima crudelissime deproedatio sunt  »

      Hydatius, Fontes Hispaniae Antiquae, IX, 74. orrialdea .

  2.   Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa, Herulo, http://www1.euskadi.net/harluxet/hiztegia1.asp?sarrera=herulo .