Musidora (elkartea)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Musidora (elkartea)
Datuak
Motabazkuna
Jarduera sektoreazinema
HerrialdeaFrantzia
Agintea
Egoitza nagusi
Legezko formaassociation under the French law of 1901 (en) Itzuli
Historia
Sorrera1973ko urria
Sortzailea

Musidora 1973an sortu zen elkarte feminista eta zinefiloa da, zinemagile feministen elkarte frantsesa, emakumeen filmen sorkuntza eta banaketa sustatzeko. 1974an, emakumeen lehen zinema jaialdia antolatu zuen [1] .

Françoise Flamant, Dana Sardet, Nicole-Lise Bernheim eta beste feminista batzuek Musidora elkartea sortu zuten 1973ko urrian, zinema mutuko aktoreari omenaldi gisa hautatuz izena [2]. Pierre Zuccak taldearen sei sortzaileen argazki-erretratua egin zuen orduan, buru-beroki beltzez jantzita denak, Musidoraren Irma Vep pertsonaiaren omenez. [3] .

Musidorako kideak feministak, zinemagileak eta zinefiloak dira. Bideo tailerretan elkartu ziren. Zineman lan egiten dutenek oztopo asko aurkitzen zituztelako zuzendari izateko [4] .

Lehen zinemaldi feminista[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elkarteak Musidora, emakumeen zinema jaialdia antolatu zuen 1974ko apirilaren 3tik 11ra izan zen [5] . Agnès Varda, Delphine Seyrig, edo Jeanne Moreau azaldu ziren zinemaldia babestera [6] . Créteilgo Nazioarteko Emakumezkoen Zinemaldiaren aurrekaria izan zen hura. Claire Brétecherrek sortu zuen zinemaldiko kartela, hura ere Irma Vepen mozorroan inspiratuta. Profilez dagoen emakume bat irudikatzen du, takoidun zapatekin, metraileta/kamera daramala [4] .

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, ingelesezko wikipediako «Madurai» artikulutik itzulia izan da, 2024-01-30 data duen 1057843531 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2024-01-30 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.
  1. Colette Godard. (1974-03-23). «FESTIVAL MUSIDORA» Le Monde.fr.
  2. Histoire du cinéma au féminin | Ciclic. 2019.
  3. Carole Aurouet. (2020-11-17). Rebondissements – Colloque “Musidora, qui êtes-vous ?” en ligne !. .
  4. a b Claire BRETECHER : Musidora - Festival International de Films de Femmes. 1974.
  5. Bissière, Michèle. (2002). «Coline Serreau (review)» Women in French Studies 10 (1): 250–251. ISSN 2166-5486..
  6. Louisa Ourrad. (2023-04-07). Portrait de Dana Sardet. .

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Musidora, Catherine Lahourcade, Anne-Marie Faure-Fraisse, Syn Guérin, Isabelle Fraisse, 25 min, 1974 (dokumentala)
  • Des femmes de Musidora. Paroles... elles tournent ! (Paris, Des femmes, 1976). isbn = 2-7210-0058-6

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]