NFLren Ospearen Aretoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

NFLren Ospearen Aretoak (ingelesez Pro Football Hall of Fame) bere ateak 1963ko irailak 7an ireki zituen, Ohioko Canton herrian, AEBetan, 17 jokalari sartu zituztelarik. 2007 arte, Ospearen Aretoan sartu diren jokalari guztiek, euren kirol karrera osoa edo zati bat behintzat, NFLan eman zuten (Buffalo Bills taldeko Billy Shawren salbuespen bakarrarekin), bere karrera osoa, antzinako Amerikar Futboleko Estatubatuar Ligan (AFL) eman zuena, 1970ean egungo NFLa sortua izan aurretik, AFL eta NFLa elkartu ondoren. Ospearen Aretoan jokalari gehien dituen taldea, Chicago Bears taldea da, 26 jokalarirekin.

Canton, areto honentzako egoitza bezala, honako hiru arrazoi hauengatik aukeratua izan zen: Lehenik eta behin, NFLa, aurretik Amerikar Futbolaren Elkarte Profesionala deitua, Canton herrian sortu zen, 1920an. Bigarrenik, jada existitzen ez den Canton Bulldogs taldea, ligaren lehen urteetan arrakasta handia izan zuen taldea izan zen. Eta hirugarren eta azken arrazoia, Cantongo elkarteak, arrakasta handiz, NFLa, honen ospearen aretoa herrian bertan eraikia izateko konbentzitu zuela da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

NFLren Ospearen Aretoaren estadioaren aireko ikuspegia, Ohio estatuko Canton herrian.

Ospearen Aretoaren eraikuntza, 1962ko abuztuan hasi zen. Jatorrizko eraikinak, bi gela baino ez zituen, barne espazioko 1800 metro karraturekin. Une horretan, amerikar futboleko bi liga profesional zeuden arren, NFLa eta AFLa eta bere izena Amerkar Futbol Profesionalaren Ospearen Aretoa den arren, hasiera batean, NFLko jokalariak bakarrik aukeratu ziren.

1970ean, etorriko ziren hedapen ugarietatik lehena abiatu zen. Lehenak, 620.000 $eko kostua izan zen, eta 1971ko maiatzean amaitu zen. Hedapen honekin, Ospearen Aretoko opari denda ireki zen. Hau, Ospearen Aretoarentzat oinarri garrantzitsu bat izan zen, urtean 200.000 bisitatik gora izaten hasi baitzen, neurri batean, Amerikar Futbol Profesionalari buruzko interesaren hazkuntzagatik, NFL eta AFlren arteko txapelketengatik.

1977ko azaroan, beste hedapen batetarako lanak hasi ziren. Oraingoan, 1.200.000 $eko kostua izan zuen. Urte bete beranduago amaitua izan zen, opari denda, liburu-denda eta antzokia handituz. Orain, tamaina, hasieran baino 2,5 aldiz handiagoa zen.

Ordutik aurrera, eraikina, aldaketarik gabe egon zen, 1993 arte. Ospearen Aretoak, oraingoan, egitasmo anbziotsuago bat iragarri zuen, 9.200.000 $eko kostua zuena, eta eraikinari laugarren gela bat gehituz. Lan hau, 1995eko urrian amaitua izan zen. Hedapen honetan izan zuen gehikuntzarik garrantzitsuena Game Day Stadium edo Joko Egunaren Estadioa izan zen, NFLren filmak, 6x12,6 metroko Cinemascope pantaila batean erakusten dituenak.

Aukeraketa prozesua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aukeraketa komitea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aukeratutako jokalariak, 39 pertsonak osatutako komite batek hautatzen ditu, gehienbat kirol idazleak, ofizialki, Aukeraketa Komitea bezala ezagutzen dena.

Ordezkariak, NFLko talde bakoitzeko pertsona bana dira. Gehienetan, ordezkaria, ordezkaria, hiriko egunkaririk ospetsueneko idazlerik hoberena da, baina hau ez da beti hala izaten, adibidez, Len Pasquarelli, Atlanta Falcons taldea ordezkatzen duena, baina ESPN.comentzat lan egiten duena, edo John Clayton, Seattle Seahawks taldea ordezkatzen duena, baina, Pasquarellik bezala, ESPNrentzat lan egiten duena. Badaude, baita ere, NFLko taldeak galdu zituzten sei hiriko ordezkariak, komitean ordezkaritza mantentzen dutenak ere. Eta, azkenik, Estatu Batuetako Amerikar Futbol Profesionalaren Idazleen ordezkari bat, hau, bi urtetik behin aukeratzen delarik.

Bozketa prozedura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aukeraketa prozesurako hautagaia izateko, jokalarien kasuan, jokalariak, gutxienez 5 urte lehenago erretiratuta egon behar du, eta, entrenatzaileen kasuan, erretiratuta egon behar du, gutxienezko eperik gabe. Jabeak edo beste edozein laguntzaile, edozein unetan aukera daitezke.

Aukeraketa komiteak, 25 pertsona aukeratzen ditu finalerdietarako, hiru garaitan: martxoa, iraila eta urria. Azkenik, azaroan, komiteak, finalean parte hartuko duten 15ak aukeratzen ditu. Komiteko partaide beteranoek, aro modernoa baino lehenagoko bi jokalari hautatzen dituzte, azkenik 17 geratuz.

Azken hautaketa, Super Bowla baino egun bat lehenago egiten da. Aukeratua izateko, %80ko babesa izan behar da. Gutxienez, 3 jokalari aukeratzen dira, eta, gehienez, 6. Aukeratuak, ez dira sartzen Ospearen Aretoan talde zehatz baten ordezkari bezala. Aldiz, Aretoko partaideen afiliazio guztiak, berdintasunez erakusten dira. Beisbolaren Ospearen Aretoan, bertan agertzen diren partaideetako bakoitza, talde zehatz bateko kapelarekin deskribatzen diren bitartean (Catfish Hunter bezalako salbuespen urriekin), NFLko Ospearen Aretoan dauden partaideen soingainek ez diote talde zehatz bati erreferentziarik egiten.

Hastapen zeremonia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hastapen zeremonia, abuztuko lehen aste bukaeran egiten da, NFLk, egun hauetan, hastapenari buruzko erakustaldi joko bat antolatu izateaz gain. Sartutako jokalariek, urrezko zaku bat jasotzen dute, eta euren aurpegien soingain bat egiten da, hau, museoan betikotua geratzen delarik.

Kritikak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zenbait kritika egin dira partaideen aukeraketari dagokionez. Honako hauek kasu:

  • Aukeraketa metodoa bera
  • Urte bakoitzean aukeratuak direnen kopuru txikia
  • Postu batzuen berdintasunik gabeko aukeraketa, batez ere postu defentsiboetan eta talde berezietan.
  • AFLko izar zaharrik ez egotea, Jhonny Robinson edo Otis Taylor kasu
  • Hautatzaileek, kanadar futbolean esperientzia izatea onarpen faktore gisa ez onartzea balizko aukeratuendako, Futbol Kanadarraren Ospearen Aretoa badela argudiatuz.
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: NFLren Ospearen Aretoa Aldatu lotura Wikidatan