Super Bowl

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Super Bowleko garaikurra, Vince Lombardi garaikurra izena jasotzen duena.

Super Bowl AEBetako amerikar futbol profesionaleko liga den NFLko txapelketako azken partidari ematen zaion izena da. Super Bowlaren telebista bidezko igorpena, urte osoan audientzia gehien izaten duen ekitaldia da.

Super Bowla (Super Bowl Sunday edo Super Sunday baita ere), otsaileko lehen igandean ospatzen da, eta AEBetako kirol ekitaldirik garrantzitsuena eta mundu osoan garrantzitsuenetako bat da.

Ekitaldi handiaren datu batzuk:

  • Iparramerikan audientzia gehien duen kirol ikuskizuna da, eta planeta osoan gehien ikusten denetako bat, 130 herrialdetan 135.000.000 pertsonek jarraitzen dutelarik Munduko Futbol Txapelketaren finalak garaitzen duena, 2002an, 1.100.000.000 ikusle izan zituena.
  • Minutu erdiko iragarki batek 2,5 milioi $eko kostua du.
  • Super Bowla ospatzen denean, estatubatuarrek, Estatu Batuetako garagardo salmenta guztien %5a kontsumitzen dute.
  • Hasi aurreko ikuskizunean eta atsedenaldietan, Sting, Paul McCartney, Aerosmith, U2, Shania Twain, Phil Collins, Rolling Stones edo Prince bezalako musikariak egoten dira.

1967tik, Super Bowl finala, NFL eta AFLko garaileen artean ospatzen da, IV. Super Bowletik aldatu dena, NFLak bere arerio zaharra xurgatu zuenean.

Txapelketako lehen jokoa Los Angeles Memorial Coliseumean ospatu zen, 1967ko urtarrilean, NFLko garaileak izan ziren Green Bay Packers eta AFLko garaileak izan ziren Kansas City Chiefs taldeen artean. Urte horretan, Packers taldea izan zen irabazi zuena, garai hartan "First World Championship Game AFL vs NFL" deitzen zena. Jokalaririk baliotsuena, lehen Super Bowl horretan, Green Bay Packerseko mariskala izan zen, Bart Starr.

Datu garrantzitsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Super Bowleko garaikurra, 1969an ospatutako III. ediziorako Vince Lombardi Trophy deitua izan zen, garaikur hau irabazi zuen lehen entrenatzailearen ohoretan (Green Bay Packers taldearekin), talde berarekin, hurrengo urtean ere irabazi zuena, baita beste batzuk ere antzinako NFLan.
  • New York Jets taldea, Super Bowla irabazi zuen AFCko lehen taldea izan zen, 1969an, Baltimore Colts taldea garaitu ondoren.
  • Super Bowla galdu arren jokalari baliotsuen izendatu duten jokalari bakarra, Chuck Howley izan zen, Dallas Cowboyseko linebackerra. Baltimore Colts taldearen aurka galdu zuten, V. edizioan, Jim O'Brienek garaipena eman zienean zelaiko gol batekin, partidako 4. denboran.
  • Miami Dolphins taldea, denboraldi bat, partidarik galdu gabe irabazi zuen lehen taldea izan zen, 14-0 marka batekin, 1973an, VII. edizioan, Washington Redskins taldea garaitzeko, Los Angelesen.
  • XII edizioan, lehen aldiz jokatu zen domo batean, une horretan, Louissiana Super Domean New Orleansen, non Dallas Cowboys taldeak Denver Broncos taldea garaitu zuen, 1978an.
  • 1980an Los Angeles Rams taldea, Super Bowla bere estadioan jokatu zuen lehen taldea izan zen, estadiora bertaratu zen jendearen errekor batekin, orotara, 103.985 ikusle. Baina, partida horretako garaileak, Pittsburgh Steelers taldea izan zen, talde hau, Super Bowla lau aldiz irabazi zuen lehen taldea izan zelarik. Bere mariskala eta partidako jokalari baliotsuena, Terry Bradshaw, Super Bowl gehienetan parte hartuko zuen jokalarietako bat izango zen, hau, bere laugarren partehartzea zelarik (eta garaipena aurreko hiruretan)
  • Oakland Raiders taldea, Super Bowla, bi hiri ezberdin ordezkatzen irabazi zuen lehen taldea izan zen, XI.a eta XV.a Oakland ordezkatzen eta XVIII.ean, 1984an, Los Angeles ordezkatzen.
  • Joe Montana, San Francisco 49ers taldeko mariskala, jokalari baliotsuenaren sari gehien lortu zuen jokalaria izan zen, eta, gainera, talde berarekin lortutako 4 Super Bowlekin.
  • 1985-1986 denboraldiko play offetan, New England Patriots taldea izango zen Super Bowleko final batetara, bisitari bezala hiru partida irabazi ondoren iritsi zen lehena, baina 40 puntu baino gehiagogatik galdu zuten Chicago Bears taldearen aurka, ezin okerrago jokatuz. Patriots taldeak, 16 urte itxoin beharko zuen NFLKo garailea izateko. XLII. edizioan, 2008an jokatu denean, New York Giants taldeak balentria errepikatu zuen, baina Patriots taldeak ez bezala, Giantsek bai irabazi zuten Super Bowla, non, gainera, bisitari bezala hartuak izan ziren.
  • Emaitzan egon den diferentziarik handiena, San Francisco 49ers taldeak Denver Broncos taldea 55-10 emaitzarekin garaitu zuenean gertatu zen, 1990ean ospatutako XXIV. edizioan, New Orleansen.
  • XXV. edizioa, 1991n, Tampa Bayn jokatua, Buffallo Bills taldeko ostikolaria zen Scott Norwoodek huts egindako zelaiko gol bategatik definitu zen, partidako azken segundoan, New York Giants taldeak Bills taldea garaitu zezan, 20-19ko emaitzarekin. Norwoodek zelaiko gola lortu izan balu, Bills taldeak partida irabaziko zuen.
  • Super Bowlaren XXVII. edizioa, 1993koa, Los Angelesen jokatu zen azkenekoa izan zen, 1994ko denboraldiaren ondoren, urte horretan bertan, Los Angeles Rams taldea San Luisera joan zelako eta Los Angeles Raiders taldea Oaklandera itzuli zelako. Partida horretan, Dallas Cowboys taldeak, egurtu egin zuen Buffallo Bills taldea.
  • Buffalo Bills taldea, Minnesota Vikings eta Denver Broncosekin batera, lau Super Bowl galdu zituen hirugarren taldea bihurtu zen.
  • San Francisco 49ers taldea, bost Super Bowl irabazi zituen lehen taldea izan zen, 1995ean, XXIX. edizioan, San Diego Chargers taldea Miamin garaitu ondoren.
  • Dallas Cowboys taldea, 1996an XXX. edizioa irabazi ondoren, Arizonako Temple herriko Sun Devil Stadiumean, Pittsburgh Steelers taldearen aurka, ikuskizun honetako historiaren talderik arrakastatsuena bihurtu zen, zortzi alditan parte hartu eta horietatik bostetan irabazi baitzuten. Lehen bi tituluak, 1970eko hamarkadan Roger Staubach kanpo mariskalarekin izan ziren, eta 1990eko hamarkadako hirurak (XXVII. eta XXVIII. edizioa Bills taldearen aurka eta XXX.a Steelers taldearen aurka), mariskal bezala Troy Aikman zutela irabazi zituzten.
  • 1996-1997ko play offak, Super Bowlaren XXXI. edizioa New Orleansen ospatzeko bidean, historiara pasa ziren, finaletara iritsi ziren taldeetako bik, NFLan aurreko urtean debuta egin zutelako: Carolina Panthers taldea NFCko finalera heldu zen eta Jacksonville Jaguars taldea AFCkora. Baina NFCko finala irabazi zuen taldea Green Bay Packers izan zen, ondoren, Super Bowl horretako garailea izango zena. Talde hau, Brett Favre quarterbacka, Reggie Whitte linebackerra eta talde berezietako jokalaria zen Desmond Howard bezalako jokalariek osatzen zuten, azken hau partidako jokalari baliotsuena izan zena. AFCko finala, New England Patriotsendako izan zen, XXXI. edizioa galdu zuena izan zena.
  • Denver Broncos taldea, NFLko historian, lau Super Bowl galdu ondoren, bi txapelketako joko irabazi zituen talde bakarra izan zen. 1998 eta 1999an, XXXII eta XXXIII. edizioak irabazi zituen, lehena Green Bay Packersen aurka eta bigarrena Atlanta Falconsen aurka. Partida hura, Broncoseko mariskala zen John Elwayk jokatu zuen azkena izan zen, bost txapelketa eta zenbait denboralditan parte hartu zuena, NFLko Ospearen Aretora joateko, Ohioko Canton herrian dagoena.
  • Super Bowlik eztabaidagarriena, 2004koa izan zen, XXXVIII. edizioa, atsedenaldian, Justin Timberlake kantariak, ustez nahi gabe, Janet Jacksonen eskuineko titia estaltzen zuen zatia apurtu baitzuen, Michael Jacksonen arrebari, piercinga daraman titimuturra ikusi zitzaiolarik. Honek, zuzeneko programazioarentzako neurri zorrotzagoak hartu behar izatea eragin zuen.
  • 2006an ospatutako XL. edizioa, Detroiten ospatu zena, Seattle Seahawks eta Pittsburgh Steelers taldeen artean, historiara pasa zen, garai guztietako Super Bowl finaletatik, okerren epaitutakoa izan zelako, Seahawks taldearen aurka hartu ziren zalantzazko zigor batzuen ondorioz, zigor hauek, Steelers taldeak 21-10 irabazi izana eragin zutelarik. Ben Roethlisberger, Super Bowla irabazi zuen mariskalik gazteena izan zen arren, txapelketako jokoan mariskal baten lanik okerrena egin zuen.
  • 2007ko Super Bowlean, Tony Dungy, Indianapolis Colts taldekoa, txapeldun bihurtu zen lehen afroamerikar entrenatzailea izan zen.
  • Azkeneko edizioan, XLII.ean, Mike Carey, Super Bowl bat epaitu zuen lehen afroamerikar epailea izan zen. Edizio horretan bertan, finala jokatu zuenetako bat, New England Patriots taldea, partidarik galdu gabe iritsi zen, Denboraldi Akatsgabea deitzen dena eginez, 16-0ko estatistika batekin, play offetako eta konferentzia finaleko partidei gehitzen zaiona. Hala ere, guztia alde zuen arren, Patriots taldeak ez zuen talde batentzako NFLko denboraldirik hoberena izango zena amaitzerik lortu, edizio horretako Super Bowleko garaileak New York Giants taldea izan zelarik.
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Super Bowl Aldatu lotura Wikidatan