Chicago Bears

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Chicago Bears (euskaraz Chicagoko Hartzak) NFLko futbol amerikar talde bat da, egoitza AEBetako Illinois estatuko Chicago hirian duena. Konferentzia Nazionaleko Ipar Dibisioko kide dira eta etxeko partidak Soldier Field estadioan jokatzen dituzte.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ligako talderik antzinakoenetako bat da, 1919an Decatur Staleys izenarekin sortua. Izan ere, Chicago izan zen futbol amerikar profesionalaren, egungo NFLren talde sortzaileetako bat. 1921ean bere lehen liga txapelketa irabazi zuen. Bere garairik hoberena 1930eko hamarkadan eta 1940ko hamarkadan izan zen, sei liga txapelketa irabaziz. Bere jokalaririk garrantzitsuenen artean George Halas (Papa Bear, taldearen sortzailea, jokalaria eta urte askoz entrenatzailea izan zena) Gale Sayers, Mike Singletary eta Walter Payton daude, beste batzuen artean.

Super Bowla irabazi zuten 1985ean. Euren azken Super Bowla 2006an jokatu zuten, Miamin Indianapolis Coltsen aurka galduz. Gaur egun jokalari nabarmenen artean Brian Urlacher (erdiko linebackerra), Tommie Harris (defensive tacklea), Greg Olsen (Tight enda, Devin Hester (punt eta kickoffen hartzaile eta itzultzailea) daude, baita gorantza doan Matt Forte ere (running backa) hasiberri bezala egin zuen denboraldian taldearen erasoaren pisua eraman zuena denboraldian zehar.

1920ko Chicagoko Hartzak. Hasiera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1920ko AEBetan Woodrow Wilson zen presidentea, emakumeek hauteskundeetan botua emateko eskubidea lortu zuten, alkoholdun edarien debekua bere une gailenean zegoen eta estatubatuarren urteroko irabaziak batez beste 1.236 dolarretan zeuden. Gaur egun 2010ean Hartzen jokoetara joatea 1920ko irabazi horiekin edo joko batera joan eta garagardo bat erosterik ez izateak irudikaezina dirudi.

Kingwood eskolaren on lineko Liburutegiaren arabera, Amerikar Batasuna New Yorketik Kaliforniaraino zeharkatzen 13 egun ematen ziren 1920an. Urte horretan George Stanley Halas izeneko gizon bat ibilbidearen luzera hori jaisten laguntzen ari zen "Chicago, Burlington & Quincy Railroad" konpainiarentzat zubi ingeniari bezala lan eginez. Baina horrek ez du ordurarte bizitza aspergarri bat izan zuenik esan nahi. 1920rako jada jokatu zuen eskolako futbol amerikarrean Illinoisen, partehartze aktiboa izan zuen armadarekin Lehen Mundu Gerran eta beisbol profesionalean jokatu zuen New York Yankees taldearekin. Baina 1919an Halasek zentzatzea erabaki zuen, Chicagora bere familiagandik gertu bizitzera joatea eta "benetako" lan bat eginez soldata "duin" bat lortzen kontzentratzea. Hau 1920ko martxoko egun batean ustekabean telefono dei bat jaso zuen arte gertatu zen.

Telefonoaren beste aldean George Chamberlain zegoen Illinoiseko Decatur hiriko A. E. Staley konpainiakoa, Chicagotik 320 kilometro inguru hegomendebaldera zegoena. Konpainia futbol amerikarrerako zelai baten jabea zen aurreko denboralditik eta Halasek konpainia honetan lan egitea onartuko zuela espero zuen. Halas prestatzaile eta bilatzailea izango zen arruntki, bestik futbol amerikarreko taldea berrantolatzen eta beisbol eta saskibaloi talde bana osatzeko talentua aurkitzen lagunduko zuen.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Chicago Bears Aldatu lotura Wikidatan
  • (Ingelesez)Chicago Bears Chicago Bears taldearen webgune ofiziala