NK zelula

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

NK zelulak (ingelesetik, Natural Killers, "Zelula hiltzaileak") immunitate-sistemaren zelulak dira, linfozitoak direnak, baina B eta T linfozitoetatik bereiziak. Izan ere, B eta T linfozitoen aldean ez dituzte antigenoak ezagutzen, haien eginkizuna garrantzitsua izanik erantzun immune inespezifikoan (oroimenik gabekoan, alegia).

Zelula hiltzaile naturalek ez dute fagozitosia egiten, ez dira benetako fagozitoak. Apurtzen dituzten zelulak perforina izeneko substantziak jariatuz lisatzen dituzte. Ez dituzte mikroorganismo patogenoak suntsitzen, baina gai dira birusek infektatutako zelulak eta zelula gaiztoak (tumoralak) akabatzeko. Hori dela eta, minbiziaren prebentzioan funtsezko zeregina betetzen dute, gorputzeko immunozaintzaren elemeturik aipagarrienetakoak izanik.

Interferoiak eta zitokina batzuek NK zelulak aktibatzen dituzte.

Minbizidun zelulak suntsitzeko duten gaitasuna dela eta, NK zelulak ikergai dira minbiziaren aurkako tratamenduan.