Naïf
Wikipedia(e)tik
Moi même (Neu), Henri Rousseauren autorretratua, 1890
Naïf, (frantsesez naïf hitzak sotila esan nahi du) arte mugimendu irudimentsua da, ezaugarritzat sotiltasun eta freskotasuna dituena eta haurren artea gogorarazten duena. Arte primitiboaren antza badu ere, naïf estiloa ez da gizarte primitiboetan landu. Aitzitik, Mendebaldean sortua da, teknika handirik gabeko margolarien eskuetan. Frantzian, XIX. mendearen bukaeran, lan egin zuen Henri Rousseau da joera honen sortzaileen artean ezagunena. Aipagarriak dira, orobat, Grandma Moses Estatu Batuetan eta Alfred Wallis Ingalaterran.
Erreferentziak[aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.