Henri Rousseau
Wikipedia(e)tik
Autoerretratua |
||
| Datu pertsonalak | ||
|---|---|---|
| Ezizena | Le Douanier (Mugazaina) | |
| Jaio | 1844ko maiatzaren 21a | |
| (Frantzia) | ||
| Hil | 1910eko irailaren 2a | |
Henri Julien Félix Rousseau (1844ko maiatzaren 21a – 1910eko irailaren 2a) Frantziako margolaria izan zen, inpresionismo ondoko olatukoa. Bere lanik ezagunenak oihaneko eszenak dira, Rousseauk Frantzia inoiz ez utzi edo benetako oihan bat inoiz ez ikusi arren. Haren margolanak naive edo inozo estilokoak izanik, bizi zela maiz iseka jasan behar izan zuen. Izan ere, umeen antzera margotzea leporatzen zioten. Le Douanier (Mugazaina) deitzen zioten haren lantokiagatik. Ondoren, bere kabuz ikasi zuen jeniotzat hartu da.