Nabateo
Wikipedia(e)tik
Nabateoak antzina Itsaso Hilaren inguruan bizi zen herri arabiar bateko kidea. Nabateoek monarkia indartsu bat sortu zuten; Petra hiria izan zen nabateoen erreinuaren hiriburua. K. a. II. eta K. a. I. mendeetan lortu zuten maila gorena, Petra garrantzi handiko hiria baitzen zetaren bidean. Nabateoen ekonomia-jarduera nagusia merkataritza zen. Trajano Erromako enperadorea zenean, Erromaren mende geratu ziren, K.a. 106. urtean.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.