Nagore Legarreta

Wikipedia, Entziklopedia askea
Nagore Legarreta
Bizitza
Jaiotza1981 (42/43 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakargazkilaria
Lantokia(k)Hernani
nagorelegarreta.com

Nagore Legarreta Alcelay (Hernani, Gipuzkoa, 1981) argazkilaria da.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nagore Legarreta argazkilaritza estenopeikan berezitutako argazkilaria da. Argazki proiektu artistikoak, eta argazkilaritza tailerrak ematen ditu.[1]

Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziatua, argazkigintzan 2003tik 2009ra bitartean hasi zen Hernaniko Kronika egunkarirako lanean. Ikastaroak eta tailerrak egin ditu Eduardo Momeñe, Oscar Molina, David Jimenez edo Isabel Diez bezalako erreferenteekin. Argazkigintzan teknika analogikoak erabiltzen ditu. Ikerketa hori argazkigintzako irakaskuntzarekin konbinatzen du: argazkigintza digitaleko teknikak, oinarrizko kamerak sortzea birziklatutako ontzietatik abiatuta.[2]Bere lanek irudi oniriko eta denboragabeko mota bat sortzen dute, bere obra modu propioan definitzen duena. Besteak beste, Londresko Saatchi Galleryn, Photoespañan, Paueko Le Bel Ordinairen edo Koldo Mitxelena Kulturunean erakutsi ditu bere lanak.[3]

2016an teknika primitiboak erabilita Hysteron erakusketa antolatu zuen. Irudietan emakume gorputz zatikatuak irudikatzen dira; elkarrekin harremanetan dauden emakumeak irudikatzen dira: tentsioan, elkarri bultza egiten diote batzutan, eta bestetan, batzeko ahaleginetan dabiltza.

Giza harremanen inguruko gogoeta da Hysteron, norberaren espazio pertsonala eta gainerako gizakien espazio pertsonalaren arteko tentsioaren inguruko gogoeta. Nola harremantzen dira gizarteak berdin kondizionatu, sozializatu, antzutu dituen pertsonak/emakumeak? Norantz jaurtitzen ditugu gure frustrazioak?[4]

Erakusketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hainbat erakusketa egin ditu bere ibilbidean zehar, bai bakarkakoak, bai kolektiboak, besteak beste:[5][6]

  • 2011 – Banizu Nizuke argitaletxeak bere lehen fotoliburua argitaratu zuen “Edipotoa”.
  • 2015 – Hysteron erakusketa: Londresko Saatchi Galleryn; Oñatiko Arg! Jaialdian; Errioxako Arte Gaztearen Erakusketan eta Andoaingo Argazkialdian
  • 2016 – Hysteron erakusketa ASPA Contemporary Galerian, Photoespañako Off Jaialdian (Madril); Donostiako Koldo Mitxelena Kultur Zentroan, kultur hiriburutzaren garaian; Artistes de passage-Pasabidean eta erakusketa kolektiboa, Arcad Elkartean, Hendaian.
  • 2017 – Imagenes de fuego izeneko bakarkako erakusketa. Gran Canaria Foton eta Las Palmas Kanaria Handiko Mapfre Fundazioan eta Tenerifeko La Lagunan.

El Río no es un lugar Madrilgo Galería ASPA Contemporary-n

– Udako egoitza AIR WROk eta Etxeparek Odra ibaiari buruzko proiektua aukeratu zuten Wroclawn. Nazioarteko City and Culture (Wroclaw)

biltzarrean aurkeztu zena.

  • 2018 –Erakusketa kolektiboa: Manières de faire, manières d 'agir, Le Bel Ordinaire, Pau, besteak beste Marina Abramovic eta Esther Ferrer-ekin – Banizu Nizuke argitaletxeak Hysteron artistaren artista liburuaren edizioa.

– Imágenes de fuego. Aronako Kultur Etxean dago ikusgai, Tenerifen.

  • 2019 – Imágenes de fuego ASPA Contemporary Galeria, Photoespañako Off Jaialdia, Madril.

El río no es un lugar Arg! Jaialdia, Oñati.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Tailerrak» Nagore Legarreta (Noiz kontsultatua: 2023-05-20).
  2. «Nagore Legarreta - La revuelta de los cuerpos» ASPA CONTEMPORARY (Noiz kontsultatua: 2023-05-20).
  3. www.funtsak.com, Funtsak-Diseño y Programación Web-. «Libros de Nagore Legarreta. Biografía y bibliografía» www.txalaparta.eus (Noiz kontsultatua: 2023-05-20).
  4. «Ganbara: HYSTERON Nagore Legarretaren erakusketa inauguratuta - KMK - gipuzkoa» KMK (Noiz kontsultatua: 2023-05-20).
  5. «Nagore Legarreta - La revuelta de los cuerpos» ASPA CONTEMPORARY (Noiz kontsultatua: 2023-05-20).
  6. «Nagore Legarreta presenta sus ´Imágenes de fuego´ en la Fundación Mapfre» La Provincia - Diario de Las Palmas 2017-11-10 (Noiz kontsultatua: 2023-05-20).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]